Fitxategia edo web orria lotzeko xehetasunak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Baliabidearen xehetasunak: fitxategia edo web orria lotu

Fitxategia edo Web orria lotzeko baliabidea gaineratzen edo editatzen dugunean ondorengo eremuak bete behar ditugu:

Izena

Baliabidearen izen laburra. Ikastaroaren orri nagusian agertuko da.

Laburpena

Laburpena baliabidearen deskribapena labur-laburra da. Saiatu hemen gehiegi ez idazten eta baliabide bera ez sartzen! Izango duzu edukia zabaltzeko aukera hurrengo orrian. Laburpena Baliabideak-en erakutsiko da.

Kokapena

Fitxategia aukeratu edo igo egin dezakegu eta webean bilatu.

Aukeratu fitxategi lokal bat (CD_ROM)

Moodle gunearen kudeatzaileak gaitu behar du aukera hau guk ikusi ahal izateko. Ez dago fitxategia gunera igo beharrik; Moodle-k baliabide hau ikusten ari den edonoren ordenagailuan bilatuko du fitxategi bera. Oso da baliagarria oso multimedia fitxategi handiak badituzu partaideen artean banatutako CD-ROM estandarrean. Partaide bakoitzak aukera dezake fitxategietarako bidea, erabiltzailearen profila editatuta.

Leihoa

Ezarpen hauek erakutsi edo ezkutatu egin daitezke Ezarpenak ezkutatu edo Ezarpenak erakutsi botoian sakatuta. Normalean, markodun leiho normalean erakusten dira baliabideak, Moodle-ren nabigazio kontrolak kanpoko markoan dituela. Nahi izanez gero, marko hori ezabatu egin ahal duzu baliabideak leiho osoa hartzeko web orri normala bailitzan.


Parametroak

Ezarpen hauek erakutsi edo ezkutatu egin daitezke Ezarpenak ezkutatu edo Ezarpenak erakutsi botoian sakatuta. Parametroak hemen zehazten badituzu, hauek URL-ren zati bezala gaineratuko zaizkio baliabideari (GET metodoa erabilita). Ezkerreko zutabea zein informazio bidali aukeratzeko da (erabiltzaile eta oraingo ikastaroari buruzkoa), eta eskubikoak aldagaiari izena emateko balio du. Erabiltzailearen informazioa baliabidea ikusten ari denarena da eta ikastaroaren informazioa baliabidea barne duen ikastaroarena.

Partaideek ikusteko moduan

Ikasleei baliabidea ezkutatu ahal diegu Ezkutatu aukera erabilita. Erabilgarria izan diateke ez badugu baliabidea berehala erakutsi nahi.