FAQ Matrikulazioa

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Nola ekidin ikasleek beren burua matrikulatzea ikastaro batean?

Ikaslearen ekimenezko matrikulazioa (Barne-matrikulazioa izenekoa) Moodle-k eskaintzen dituen matrikulazio-metodo estanderretako bat da. Izatez, kudeatzaileak gunetik desgaitu ezin duen metodo bakarra da. Zorionez, badira ikasleek zure ikastaroan matrikula egin ahal ez dezaten erabil ditzakezun hainbat metodo.

  • Ezarri Ikastaro irekian Ez ikastaroaren ezarpenetan. Honek desgaitu egingo du barne-matrikulazioa zure ikastaroan.
  • Ezarri partaide-giltza ikastaroaren ezarpenetan. Ikasleek giltza ezagutzen badute bakarrik egin ahal izango dute matrikulazioa. Jakina, giltza isilpean gorde beharko duzu.

Ohartu inongo metodok ez duela ekiditen irakasleek ikasleak Note that neither method prevents teachers from eskkuz matrikulatu ahal izatea (Ikastaro-kudeaketa -> Rolak esleitu).

Zergatik desmatrikulatzen dira erabiltzaileak ustez behintzat inongo arrazoirik gabe?

Mesedez, konprobatu ondorengoa:

  • Gunearen kudeaketa > Zerbitzaria> Garbiketako (edo Kudeaketa> Ezarpenak> Aldagaiak Moodle 1.6-n) Ikastaroetako erabiltzaileei baja eman hauen ondoren (longtimenosee) aldagaiak kontrolatzen du sartu gabe zenbat denbora igarota desmatrikulatuko diren ikasleak.
  • Ikastaroaren izarpenetako Matrikularen iraupenak zehazten du zenbat denbora igarota desmatrikulatuko diren ikasleak.

(Begiratu Desmatrikulatzea desmatrikulatzea kontrolatzeko zerrenda osoagoa eskuratzeko.)

Zergatik daude matrikulatuta ikasle guztiak ikastaro guztietan?

Gunearen kudeaketa > Erabiltzaileak> Baimenak> Erabiltzailearen politikak-en erabiltzaile guztientzako berezko rola ikaslea ezarrita badago autentifikatutako erabiltzailearen ordez (berezko ezarpena), ikasle guztiak matrikulatuta egongo dira ikastaro guztietan.

Beste aukera bat erabiltzaileek ikaslea rola izatea esleituta rol global gisa. Konprobatu Gunearen kudeaketa > Erabiltzaileak> Baimenak> Rol globalak esleitu eta kendu esleipena erabiltzaileei eta ondoren esleitu berriz ere ikaslea rola ikastaroa testuinguruan.

Zergatik ezin dut aukeratu "Kanpoko datu-basea" matrikulazio-pluginetarako zabaltzen den menutik ikastaroaren ezarpenetan?

Matrikulazio metodo interaktiboak bakarrik aukera daitezke ikastaroaren ezarpenetan. Matrikulazio-plugin ez-interaktiboak gune osorako ezartzen dira hemen: Gunearen kudeaketa > Ikastaroak > Izen-ematea. Mesedez, jo Matrikulazio-pluginak-eko matrikulazio interaktiboa atalera.

Nola eman ahal diet ikasleei beren burua ikastaroetatik desmatrikulatzeko aukera?

Ikasleari bere burua edozein ikastarotatik desmatrikulatzeko aukera emateko:

  1. Joan hona: Kudeaketa> Erabiltzaileak> Baimenak> Rolak definitu.
  2. Sakatu ikaslea rolaren ondoan dagoen editatzeko ikonoari.
  3. Aldatu moodle/role:unassignself gaitasuna ezarri gabe-tik baimendu-ra.
  4. Sakatu orriaren beheko aldean dagoen "Gorde aldaketak" botoiari.

Begiratu Desmatrikulatzea ikasleari ikastaro jakin batetik desmatrikulatzeko aukera emateko instrukzioetarako.

Nola ekidin dezaket irakasleek nahi gabe beren ikastaroetatik desmatrikulatzea?

Berez, irakasleek bere burua desmatrikula dezakete irakaslea rola duten ikastaroetatik.

  1. Joan hona: Kudeaketa> Erabiltzaileak> Baimenak> Rolak definitu.
  2. Sakatu irakaslea rolaren ondoan dagoen editatzeko ikonoari.
  3. Aldatu moodle/role:unassignself gaitasuna baimendu-rik ezarri gabe-ra.
  4. Sakatu orriaren beheko aldeko "Gorde aldaketak" botoiari.

Nola aldatu ortografia eta "enrol"etik "enroll"era pasatu?

Instalatu besterik gabe Ameriketako Ingelesa hizkuntza-paketea (en_us) eta, ondoren, aukeratu hori gunerako berezko hizkuntza. Edo editatu zure hizkuntza ezarpenak.

Nola alda daiteke matrikulazio-giltza kudeatzen duen pertsonaren izena?

Moodle 1.8.3-tik aurrera, giltza-zaintzailea rola barne-matrikulazioaren ezarpenetan ezarri behar da (hemendik Kudeaketa > Ikastaroak > Izen-ematea). Eman ondorengo pausuak:

  • Sortu Giltza-zaintzailea izeneko rol huts bat (edo nahi duzun beste edozein)
  • Ikastaroak> Izen-ematea > Barne-matrikulazioa-n ezarri giltza-zaintzaile rol gisa sortu berri duzuna, zabaltzen den menutik aukeratuta
  • Zure ikastaroetan, esleitu norbaiti rol hori (bere rol "ona"z gain).

Moodle 1.8.3 baino lehenagoko bertsioetan Partaide-giltzaren zaintzailea rola sortu behar da.

Ba al da modurik irakasleek jakinarazpena jasotzeko ikasleak ikastaro batean matrikulatzen direnean?

Jakinarazpenik ez da bildatzen ikasleek Barne-matrikulazioa prozesuaren bitartez matrikulatzeko baimena dutenean. Egiteko modua ezar daiteke kodea aldatuta, baina ez interfazetik bertatik. Beste matrikulazio-metodo batzuek (Flat fitxategiak adibidez) aukera ematen dute e-posta bidaltzeko matrikula burutzen denean baina hauek ez dira ikaslearen ekimenekoak.

Ikasle batek bere burua matrikulatzen duenean, ongi etorri mezua jasotzen du e-postaz. Irakasleak pertsonalizatu al dezake hau ikastaro mailan?

Mezurako testua nola sartu hemen deskribatzen da: E-posta prozesatu. Baina ikastaro mailan ezinezkoa da ez bada trikimailu bat erabiltzen.

Nola desgaitu ahal da ikastarorako ongi etorri mezua?

Moodle 1.9

Moodle 1.9.3-tik aurrera, ikastarorako ongi etorri mezua desgaitu egin daiteke Kudeaketa > Ikastaroak > Matrikulazioak eko "Bidali ikastarorako harrera-mezua"n Ez ezarrita.

Non dago datu-basean erabiltzailea eta ikastaroaren arteko lotura?

Moodle 1.7-ra arte, matrikulazioak bi taulatan adierazten ziren: mdl_user_students eta mdl_user_teachers. Moodle 1.7-k ekarri duen Rol eta Gaitasun Sistemaren ondorioz, orokortu egin da matrikulazio kontzeptua. "Matrikulatu" hitzak "Rola esleitu" adierazi nahi du. Malgutasun honetara egokitzeko, datu-base eredua aldatu egin da. Orain mdl_role_assignments taulak du horren informazioa. Informazio gehiago lortzeko, ikusi rolen garapenerako dokumentazioa

Lagundu! Orain, berriz, ez dabil Kudeatzailearen sarbidea

Barne-matrikulaziotik kanpokora aldatu eta orain inork ezin al du zure Moodle gunean sartu? Gunean sartzea autentifikazioarekin lotuta dago baina matrikulazioko errore batek erabateko errorea ekar dezake. MySQL datu-basea aldatuta konpondu beharko duzu (aukeran phpMyAdmin-ekin). Foro-eztabaida hemen.

Begiratu mdl_config taulan ezarpenaren izena "enrol_plugins_enabled" den. Editatu balore-zerrenda komaz banatutako baloreen zerrendatik datu-basearen balorea ezabatzeko, gorde, eta zure gunean sartzeko moduan izan beharko zenuke berriz.

Bestela, ondorengo MySQl agindu-lerroak funtzionatu egin beharko luke baina ez da gomendarria.

mysql -u username -p moodle_db_name
UPDATE `mdl_config` SET `value` = 'manual' WHERE `mdl_config`.`name` ='enrol_plugins_enabled' ;

Ikusi: if you have merely forgotten your password.