Posta prozesatu
MoodleDocstik
Oharra: Itzuli gabekoak. Anima zaitezte eta ekin!. (itzuli gabeko beste orri batzuk)
Ezaugarriak
Orain SMTP protokoloaren eta, orokorrean, postaren erabilera hobea egiten du Moodle-k. Hobekuntza gehienak Variable Envelope Return Path (Bueltako ibilbidearen aldagai inguratzailea) (VERP) izeneko teknika erabiltzeak ekarri dizkio.
- MTA modernoenetan funtzionatzen du (Unix sistemetan behintzat).
- Errebote eta bikoizte prozesu guztiak ziurtatzen dira HMAC-MD5-8 erabilita.
- Erreboteak (bounces) egoki kudeatzen dira eta erabiltzailearentzako "okerreko posta"ren ("bad email") pilaketa handitzen da.
- noreply@host helbidea orain Reply-to (Erantzun) eremuan dago eta erabiltzaileen helbide-zerrendak konturatu gabe kutsatzeko arriskua ekiditen da.
- noreply@host-ek erantzun automatikoa eman dezake.
- Moduluei posta bidaltzea errazten die VERP reply-to (erantzun) aukera markatuta.
- VERP erantzunak hartzea kudeatzen du: HMAC-MD5-8 sinadura balioztatzen du eta behar diren datuak adierazitako modulura bidaltzen ditu kodifikatuta.