Barne-matrikulazioa

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Kokapena: Barne-matrikulazioaren edizio-ezarpenetarako esteka hemen: Kudeaketa> Ikastaroak> Matrikulazioak


Auto-matrikulazioa

Berez, ikasleek nahi duten ikastaroetan matrikula dezakete bere burua. Horetarako ikastaroaren izenari sakatu eta ondoren bai erantzun behar zaio "Ikastaro honetan matrikulatzear zaude. Ziur al zaude hala egin nahi duzula?" Mugatu egin dezakezu ikasleen matrikulazioa edozein ikastarotan partaide-giltza ezarrita.

Konfirmazio-mezua ekiditeko trikimailu bat hauxe da: enrol.php-ren atzetik bukaeran '&confirm=1' duen ikastarorako esteka ipini. Honela, http://moodle.org/course/enrol.php?id=50&confirm=1 Ikastaroaren orrira eramango du ikaslea eta garden matrikulatuko.

Partaide-giltzaren zaintzailea rola

Moodle 1.8

Moodle 1.8.3-tik aurrera partaide-giltzaren zaintzailea rola ezar daiteke. Honek ikasleak partaide-giltza ezarrita duen ikastaroan matrikulatzen saiatzen bada ikusiko duen pantailari bakarrik eragiten dio. Pantailak aipatutako rola (ikastaro testuinguruan) esleituta dutenak zerrendatuko ditu partaide-giltza eskatzeko kontaktu gisa. Ezarrita ez badago (berezkoa) edo ikastaro horretan rol hori inork ez badu esleituta lehengo bide "zaharrera" itzuliko da, eta ikastaroa eguneratzeko eskubidea duen lehen pertsonaren izena erakutsiko da.

Partaide-giltzarako pista

Moodle 1.9

Moodle 1.9.3-tik aurrera, partaide-giltzaren pista (partaide-giltzaren lehen hizkia) desgaitu egin daiteke enrol_manual_showhint-en Ez ezarrita.

Partaide-giltzaren zailtasuna behartu

Moodle 1.9

Moodle 1.9.4-tik aurrera, partaide-giltzaren zailtasuna behartu egin daiteke guneko pasahitzen politiken arabera enrol_manual_usepasswordpolicy-n Bai ezarrita. (Guneko pasahitzen politika hemen dago ezarrita: Kudeaketa> Segurtasuna> Gunearen politikak.)

Behartu partaide-giltzaren erabilera

Moodle 1.9

Moodle 1.9.4-tik aurrera, behartu egin daiteke partaide-giltzaren erabilera ikastaro berrietan enrol_manual_requirekey-n Bai ezarrita. Honen ondorioz, bestalde, irakasleek ezin izango dituzte dauden ikastaroen partaide-giltzak aldatu.