Etiketa

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Baliabide honek ikastaroaren erdiko orrian testua, irudiak... txertatzea ahalbidetzen du. Etiketak azalpen azkar bat emateko edo erabiltzaileei hurrengoari sakatzeko esateko erabil daitezke.

Etiketa gehitu/editatu

Erabili ikastaroan baliabidea gehitzeko zabaltzen den menua etiketa gehitzeko.

Etiketa ikasleek ikusteko moduan

Ikasleei ezkutatu egin diezaiekezu baliabidea hemen "Ezkutatu" aukeratuta. Baliagarria da ez baduzu jarduera ikasleen esku berehala utzi nahi.

Fitxategi:Label 1.gif
testua, estekak edota irudiak gehitu


Erabili etiketa kanpoko web orri bat etiketa barruan erakusteko

Etiketen aukera paregabe batek barruko edo kanpoko orriak moodle-ren pantaila erdian erakusten uzten du (horietarako esteka bakarrik jarri gabe)

Nola

  • Sortu etiketa bat
  • Erakutsi HTML kodea (erabili editatzailaren botoia <>)
  • Sartu kodea honela: <iframe width="100%" height="200" align="middle" src="http://www.google.com" border="0"></iframe>

Gainera, etiketek moodle baliabideen formatu malguagoa eskaintzen dute, adibidez, baliabideetarako estekak taula bat batean ipini eta horrela hainbat eskain daitezke lerro berean ikastaroan orrian gora eta behera ibili behar izan gabe.

Oraindik baliabideek ikastaroan egon behar dute, nahi izanez gero kudeatzailearen atal batean beherago.

  • Edizioa aktibatu Edizioa aktibatu botoiari sakatuta.
  • Etiketa sartu nahi duzun atalean, sakatu zabaltzen den Baliabidea gehitu... menuari. Aukeratu Etiketa gehitu.

Leiho berria agertuko zaizu zure etiketa sartzeko.

Iradokizun azkarra

Edozein testu sartu aurretik sakatu Shift+Enter teklak (sakatuta izan Letra larrien tekla eta skatu Enter zure teklatuan) bigarren lerrora salto egiteko. Honek etiketa keta baliabideak nahastuta agertzea galeraziko du. Faborez EZ sakatu Enter teklari honek nahi ez duzun beste paragrafo bat sortuko du-eta.

Bukatutakoan, sakatu ahaztu gabe Aldaketak gorde botoiari.

Begiratu halaber




Baliabideen taula

Testu-orria | Web-orria | Fitxategi edo web gune batera lotu | Direktorioa | IMS paketea | Etiketa