Direktorioa

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Direktorioa izeneko baliabideari esker ikastaroko fitxategien eremuko direktorio oso bat (azpidirektorioak eta guzti) agerian utz dezakegu ikasleentzat. Ikasleek horko fitxategiak ikus ditzakete eta horietan nabigatu.

Ikono estandara ondokoa da: Folder.gif


Direktorioa baliabidea gaineratzen edo editatzen ari zarela, ondorengo eremuak izango dituzu betetzeko:

Izena - baliabidearen izen laburra. Ikastaroaren hasiera orrian agertuko da. Ohartu ez duela ikastaroko fitxategien direktorioaren izen bera izan behar, orain baliabide bat erakusten ari baitzara.

Laburpena - Hemen baliabidearen laburpena idatz dezakezu. Baliabideen orrian agertuko da hau.

Direktorioa erakutsi - erabili zabaltzen den menu hau erakutsi nahi duzun direktorioa aukeratzeko. Gogoan izan aukeratutako direktorioko fitxategi guztiak (azpi-direktorio guztien edukiak barne) egongo direla ikasleen eskura.

Ikusgarri - Ikasleei ezkutatu egin diezaiekezu baliabide hau hemen "Ezkutatu" aukeratuta. Erabilgarria da ez baduzu baliabidea berehala ikasleen esku utzi nahi.

Begiratu halaber


Baliabideen taula

Testu-orria | Web-orria | Fitxategi edo web gune batera lotu | Direktorioa | IMS paketea | Etiketa