Baliabidea ikusi

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Nola ikusi ikastaroko baliabide bat

Pausuak

  • Bi era ditugu ikusi edo aztertu nahi dugun baliabidea aukeratzeko.
  1. Ikasle, irakasle edo kudeatzaile gisa, ikastaroaren orri nagusira joan.
  2. Aukeratu zein baliabide ikusi nahi dugun, ikastaroaren koadro edo ataletan bilatuta.
  • Ikusi edo aztertu nahi dugun baliabidea aukeratzeko beste era hauxe da:
  1. Ikasle, irakasle edo kudeatzaile gisa, ikastaroaren orri nagusira joan.
  2. Sakatu Baliabideak Jarduerak blokean
  3. Aukeratu zein baliabide ikusi nahi dugun, ikastaroaren baliabide-zerrendan bilatuta, zein koadrotan dagoen, baliabidearen izena eta laburpena ikusita.
  • Baliabidea aukeratuta:
  1. Sakatu aukeratutako "Baliabidea"ren izenean.
  2. Hurrengo lehioan erakutsiko da aukeratutako baliabidea.

Garrantzizkoa

  • Baliabidearen izenaren aurrean agertzen den ikonoak fitxategi digitalaren formatua identifikatzeko balio du (word, pdf, zip, e.a.).

Iradokizunak

  • Nabigatzaileak deskargatu edo ikusi nahi dugun galdetzen badigu, lineaz kanpo ikusteko deskarga dezakgu edota ondoren editatzeko.
  • Deskargatutako fitxategia bada, agian birusen kontrako programa batekin aztertu nahi izango duzu ireki aurretik.
  • Jarduerak menua erabilita baliabidearen laburpena ikusi ahal izango dugu eta bertan fitxategiaren tamaina eta ikusi edo exekutatzeko baldintzak (aplikazio informatikoak edota konektoreak).