Itxurak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle itxura bat aurretik diseinatutako "ikusmolde" bat da (interfaza) eta guneko kudeatzaileak, irakasleak edo ikasleak aldatu egin ahal du. Ikaragarri sendoa ez dio eragiten Moodle-ren funtzionatzeko erari, itxurari baizik. Moodle-k itxura estandar multzo handia dakar eta doaneko biltegi handia du jaitsi ahal izateko.

Moodle itxurak

Moodle-k itxura sistema potentea du XHTML eta CSS erabilita hainbat efektu lortzeko.

  • Itxurak gunerako, ikastarorako edo erabiltzailearentzat ezarpenetan zehaz daitezke.
  • Orriak banaka kudeatzen dira CSS bidez eta honek artikulu zehatzak apuntatzeko aukera ematen du.
  • Sistemak erabiltzen duen CCS motak ingeles erraza erabiltzen du, konsistentea da eta ulerterraza.
  • Modulu berriek zein itxura behar duten esan ahal diote Moodle-ri eta automatikoki sartzen dituzte stylesheet-ean.
  • Itxura estandarrean oinarritu daitezke itxurak, oso sinplea baina eraginkorra. Itxurak aldatzeko stylesheet-ari zeure itxura gaineratu baino ez zaio egin behar. Honek esan nahi du aurrerago Moodle handitzen bada eta estilo berriak behar badira, zure itxurak aldaketarik gabe iraungo duela, mota berriak itxurra estandarraren gainean definituko baitira.
  • Beste edozein itxuratan ere oinarritu ahal dira itxurak. Itxura-familiak erraz sortzeko aukera ematen du honek, edota itxura baten aldaketak.

Zeure itxura sortzen

Zeure itxura bat landu nahi baduzu, mesedez sortu berri bat (zeure karpetan) eta erabili Moodle-ren itxura-sistema zure itxura dagoeneko dagoen batean oinarritzeko, estandarra adibidez. Dauden itxuretako bat baino aldatzen ez baduzu (karpeta berria sortu gabe), zuk egindako aldaketek Moodle-ren hurrengo eguneraketan galdu egingo dira.

Joan orri honetako beheko aldeko "Begiratu halaber" atalera eskuliburuak ikusteko.

Zure itxura banatzeko, zipeatu itxuraren karpeta eta bidali Moodle.org-eko Themes database-ra.

Zeure itxura instalatzen

Itxura bat instalatzeko:

  1. Deskonprimitu .zip fitxategia hutsik dagoen direktorio lokal batean.
  2. Igo karpeta zure zerbitzarira /moodle/theme/[Itxuraren izena]-ra. (Ordezkatu [Itxuraren izena] jaitsi duzun itxuraren izenarekin.) Ziurtatu itxura berriaren karpeta eta bere edukia zure web zerbitzariak irakur ditzakeela. Aldatu fitxategi eta karpetaren Irakurtzeko eta Idazteko baimenak (CHMOD) 755-ra - Jabeak irakurri/idatzi/exekutatu, Taldeak irakurri/exekutatu, Edonork irakurri/exekutatu. Okerreko baimenek instalatu berri den itxura ikustea galeraz dezakete.
  3. Aukeratu zure itxura berria Moodle-tik barrutik hemen: Kudeaketa > Itxura > Itxurak > Itxura aukeratu (version 1.7+) edo Kudeaketa > Ezarpenak > Itxurak (bertsio zaharragoetan).

Itxura sistemaren aldaketak Moodle-ren bertsioen artean

Itxurek garapen handia izan dute Moodle-ren azken bertsioetan. Zeure itxura erabiltzen ari bazara eta eguneratu egin nahi baduzu, mesedez jo hurrengoetara:

Itxura nagusiak

Moodle 1.9-n dauden itxurak hauek dira: chameleon, cornflower, custom corners, formal white, metal, oceanblue, orangewhite, orangewhitepda, standard (berezkoa), standardblue, standardgreen, standardlogo, standardred, standardwhite, wood

Begiratu halaber