Ikastaro-osaketaren jarraipena
Moodle 2.0
Ikastaro-osaketaren jarraipena Moodle 2.0-ren funtzio berria da. Orri hau funtzio hori erabili nahi duten irakasleentzat da.
Gunearen kudeatzaileak gaitu egin behar du lehenik ikastaro-osaketaren jarraipena gunean. Ondoren gai dezake hori ikastaroan irakasleak. Ondoren, Ikastaroaren ezapenetako "Osaketaren jarraipena" estekaren azpian agertuko da zerbait.
Ikusi Ikastaro-osaketaren jarraipenaren ezarpenak ezarpenen inguruko irakasleentzako informazio gehiagorako, edo Ikastaro-osaketa gunearen kudeatzailearentzako funtzio berri honen ikuspegi orokorra izateko.
Orokorra
Ikastaro-osaketa ikastaro baten Baldintzatutako jardueren antzekoa da. Horietan jarduera bat ez da irekiko ikasleek hainbat baldintza bete arte (hau ere Moodle 2.0-ren funtzio berria da). "Ikastaro-osaketak" ikastaroan sartzen den edozeinentzako baldintzak ezartzen ditu eta osatutzat hartzeko baldintzak definitzen ditu.
Malgutasun handia dago "osaketa"ren estandarrak zehazteko orduan.
Osaketarako estandarrak ezarrita dituzten ikastaroak zerrenda batean agertuko dira hemen: Ikastaroaren ezarpenak>Osaketaren jarraipena>Ikastaroaren aurre-baldintzak.