Ikastaro-osaketaren jarraipenaren ezarpenak
Moodle 2.0
Ikastaro-osaketaren jarraipena Moodle 2.0-ren funtzio berria da.
Gunearen kudeatzaileak gaitu egin behar du lehenik ikastaro-osaketaren jarraipena gunean. Ondoren gai dezake hori ikastaroan irakasleak. Ondoren, Ikastaroaren ezapenetako "Osaketaren jarraipena" estekaren azpian agertuko da zerbait.
Irizpide orokorra: elementu-kopurua
Aukeratu hemen nola nahi duzun markatzea ikastaroa osatuta - osaketa burutzeko baldintza Batzuk ala Guztiak kontuan hartuko diren.
Ikastaroaren aurre-baldintzak
- Ezarpen honen bidez beste ikastaro bat izan dezakezu orain lanean ari zaren ikastaroa osatzeko aurre-baldintza gisa.
- OHARRA: honek EZ du esan ezin zarenik sartu oraingo ikastaroan lehenago ikastaro errazena osatu arte; besterik gabe, oraingo ikastaroa ezin izango da "osatuta" gisa markatu ikasleak hemen adierazitako ikastaroa(k) osatu arte.
- Osaketaren jarraipena ez bada beste inongo ikastarotarako ezarri esteka honek ondorengo mezua erakutsiko du:
Norberak eskuz osatu
Esteka honi sakatuta, ikasleek ikastaroa osatuta gisa marka dezakete. Honetarako, Auto-osaketa blokea ere gehitu behar zaio ikastaroari.
Eskuz nork osatu
Agregazio-metodotzat ezarritakoaren arabera, ezarpen honek "batzuei edo denei" ematen die baimena ikaslearen ikastaroa osatutzat emateko:
- Kudeatzailea
- Ikastaro-sortzailea
- Irakaslea
- Edizio baimenik gabeko irakaslea
Osatutako jarduerak
Zerrendan agertuko dira ikastaroan Jarduera-osaketa ezarrita duten jarduerak.
Markatu Ikastaro osaketarako kontuan izan nahi dituzunak.
Data
Gaitu laukitxoa markatzen baduzu data ezar dezakezu, eta data hori igarota ikastaroa osatutzat emango da.
Matrikulatu ondorengo iraupena
Gaitu laukitxoa markatzen baduzu box matrikulatu ondorengo egun kopurua aukera dezakezu eta horiek igarota ikastaroa osatuta markatuko da.
Kalifikazioa
Gaitu laukitxoa markatzen baduzu, ikastaroa gainditzeko kalifikazioa ezar dezakezu.
Desmatrikulazioa
Osatu desmatrikulatzean laukitxoa markatzen baduzu ikastaroa osatutzat emango da ikaslea desmatrikulatzean.