IMS biltegi lokala abian jarri

MoodleDocstik
Pedro Lonbide (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:27, 5 Otsaila 2007
(ald) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ald) | Berrikuspen berriagoa→ (ald)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Berez, IMS CP edukien biltegi lokala desaktibatuta egoten da. Aktibatu egin dezakezu ondorengo jarraipeekin:

  1. Sortu ims_biltegia izeneko karpeta Moodle-ren ($CFG->wwwroot) sustrai-direktorioan. Eman idazteko baimena direktorio honi (eta bere eduki guztiei).
  2. Aurkitu repository_config.php fitxategia moodle/mod/resource/type/ims-n eta $CFG->repositoryactivate = false; -ren ordez idatzi $CFG->repositoryactivate = true;.
  3. Aldatu $CFG->repository = "C:/public/www/html/ims_biltegia"; zure zerbitzarian sortu berri duzun direktoriora joan dadin.
  4. "ims_biltegia" direktorioan antolatu nahi duzun egitura (gaika, mailaka...). Horietako bakoitzean ipini nahi dituzun IMS CP paketeak. Deskonprimitu egin beharko dituzu Moodle-k aurkitu eta erabili ahal izateko.

Une honetatik aurrera, IMS CP paketeen edizio-orrian biltegitik IMS CP paketeetan nabigatzen, aurreikusten eta aukeratzen utziko dizun botoi berria agertuko da.