IMS paketea gehitu
MoodleDocstik
Pausuak
- Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
- Edizioa desaktibatuta badago, sakatu Edizioa aktibatu.
- Aukeratu zein koadro edo ataletan gaineratu nahi dugun baliabidea.
- Sakatu "Baliabidea gehitu..." eta ondoren "Erantsi IMS eduki-paketea".
- Bete izena eta deskribapena. Ondoren sakatu "Aukeratu edo igo fitxategia..." botoiari.
- Leiho berrian dagoeneko han dagoen fitxategia aukeratu ahal dugu edo gure ordenagailutik fitxategi berria igo.
- Kargatutako fitxategia erakutsiko duen leihoa zehaztu nahi badugu "Erakutsi ezarpenak" botoiari sakatu beharko diogu eta bertan nahi ditugun aukerak egin. Gainontzeko parametroekin berdin jokatu behar dugu.
- Sakatu Aldaketak gorde.
- Baliabide berria aukeratutako koadroaren bukaeran agertuko da eta beti izango duzu berriz editatzeko aukera.
Garrantzizkoa
- Fitxategiaren tamaina ezin da izan ikastaroak onartzen duena baino handiagoa.
Iradokizunak
- Reload programa erabil dezakegu IMS Paketea sortzeko.
- Oso fitxategi handiek denbora asko behar izaten dute Interneteko konexioaren bandaren zabaleraren arabera, besteak beste.