IMS paketearen xehetasunak
IMS Paketea motako baliabide bat gaineratzen edo editatzen dugunean ondorengo eremuak bete behar ditugu:
Izena
Baliabidearen izen laburra. Ikastaroaren orri nagusian erakutsiko da hau.
Laburpena
Laburpena baliabidearen deskribapen laburra da. Saiatu gehiegi ez idazten hemen edo balaibidea bera sartzen! Hurrengo orrian zabaldu ahal izango duzu edukia. Laburpena Baliabide-orrian agertuko da.
Kokapena
IMS paketea aukeratu edo igo egin dezakegu.
Leihoa
Ezarpen hauek erakutsi ala ezkutatu egin ahal dira Ezarpenak ezkutatuedo Ezarpenak erakutsi botoia sakatuta.
Normalean, baliabideak markodun leiho normalean erakutsiko dira, Moodle-ren nabigazio-kontrolak kanpoko markoan dituela. Nahi baduzu, marko hori kendu egin ahal duzu eta baliabideak leiho osoa betetzeko moduan ipini web orri normala bailitzan.
Parametroak
Ezarpen hauek erakutsi ala ezkutatu egin ahal dira Ezarpenak ezkutatuedo Ezarpenak erakutsi botoia sakatuta.
Ondorengo Parametroekin IMS eduki-paketea nola ikusiko den zehaztuko dugu:
- Edukien Taula: Aukera hau gaituta paketearen lehen orriak baliabidearen edukien aurkibidea erakutsiko du. Orri hori automatikoki sor ez dadin aukera desgaitu egin behar dugu.
- Nabigazio-Botoiak: Aukera hau gaituta hurrengo eta aurreko orrira joateko nabigazio-botoiak erakutsiko dira.
Ikusgarri
Ikasleei baliabidea ezkutatu ahal diegu Ezkutatu aukeratuta. Erabilgarri izan daiteke ez badugu jarduera berehala erakutsi nahi.