Hotpotatoes bat gehitu

MoodleDocstik
Pedro Lonbide (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 07:50, 9 Urtarrila 2007
(ald) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ald) | Berrikuspen berriagoa→ (ald)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Nola sortu Hotpotatoes galdetegia

Pausuak

  1. Moodle-n sartu nahi duzun Hot Potatoes-a izan edo sortu behar duzu.
  2. Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
  3. Edizioa desaktibatuta badago, sakatu Edizioa aktibatu.
  4. Aukeratu zein atal edo kuadrotan gaineratu nahi dugun Hotpotatoes galdetegia.
  5. Sakatu "Gehitu.." eta ondoren "Hot Potatoes Quiz".
  6. Idatzi izena eta laburpena, ezarri denbora-tartea eta aukeratu fitxategia. 1.5.x bertsioetan beste aukera batzuk ere badira, adibidez:
  • Nabigazioa. Honek aukera ematen du Moodle-ren nabigazio-barra ala Hot Potatoes-ena erabiltzeko.
  • Erakutsi hurrengo ariketa: aktibatuz gero, hotpot ariketa bat egin eta kalifikazioa gorde ondoren, sistemak automatikoki erakutsiko du ikastaroko ataleko hurrengo hotpot ariketa.
  • Gehienezko kalifikazioa eta kalifikazio-metodoa: ikasleak ariketan izan dezakeen gehienezko kalifikazioa ezartzeko aukera ematen du eta nola gordeko den hori (kalifikaziorik altuena, bataz bestekoa, lehen edo azken saiakera).
  • Egin daitekeen saiakera-kopurua: zehaztu egin dezakegu zenbat aldiz egin dezakeen gehienez ikasleak ariketa.
  • Pasahitza: pasahitza ipinita, ikasleek idatzi egin beharko dute ariketa egin ahal izateko.
  • Sare-helbidea: aukera ematen digu ariketa zein sare edo ordenagailutik egin daitekeen zehazteko.

Garrantzizkoa

  • HTML fitxategia Hotpotatoes-en 6tik gorako bertsioak sortu behar du edo TextToys-en 2.1tik gorakoak.
  • Fitxategiaren izena kargatutako fitxategien izenek dituzten mugekin kudeatu behar da.
  • Berez, Moodle-ren 1.5 eta 1.6 bertsioetan, Hot Potatoes modulua desgaituta dago. Kudeatzaileak gaitu egin ditzake horrela: Kudeaketa > Ezarpenak > Moduluak

Iradokizunak

  • Moodle-ra Hot Potatoes fitxategi asko igo nahi badituzu aldez aurretik konprimitu egin ditzakezu zip fitxategi batean ondoren Moodle-n deskonprimitzeko.