Hotpotatoes bat ikusi

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Hotpotatoes bat ikusi

Hot Potatoes-etan nabigazioa Hot Potatoes moduluko ariketak sortzean emandako konfigurazioaren araberakoa da.

Moodle-ren nabigazio-barra
Moodle-ren ohiko nabigazio-barra ariketaren leiho berean erakutsiko da, orriaren goiko aldean.
Moodle-ren nabigazio-markoa
Moodle-ren ohiko nabigazio-barra marko independientean erakutsiko da, ariketaren goiko aldean.
<IFRAME> Integratua
Moodle-ren ohiko nabigazio-barra ariketaren leiho berean erakutsiko da eta ariketa <IFRAME> motako marko batean integratuta agertuko da.
Hot Potatoes-eko botoiak
Sortutako ariketa Hot Potatoes-ekin sortzean definitutako nabigazio-botoiekin erakutsiko da.
"Utzi" botoi bakarra
Sortutako ariketak "Utzi" botoi bakarra izango du orriaren goiko aldean.
Bat ere ez
Sortutako ariketa nabigazio-sistemarik gabe erakutsiko da, ez Moodle-ren nabigazio-barrarik, ez Hot Potatoes-en beraren nabigazio-botoirik gabe. Ariketaren galdera guztiei erantzun egokia emandakoan, Moodle ikastaroko orrira itzuliko da edo hurrengo ariketara joango da ariketaren diseinuko Erakutsi hurrengo ariketa? atalean zehaztutakoaren arabera.