MoodleDoc-ak:Beste hizkuntza batean hasi
MoodleDocstik
Oharra: Itzuli gabekoak. Anima zaitezte eta ekin!. (itzuli gabeko beste orri batzuk)
Moodle Doc-ak zeure hizkuntza izan nahi al dituzu?
Moodle Doc-ak beste hizkuntza batean izateko hau behar da:
- Kudeatzaile bat (edo bi)
- Kudeatzaileak MediaWiki-ren funtzioak ulertu beharko lituzke, besteak beste orriak berbideratu, kategoriak, txantiloiak eta gaizki ulertuak argitzeko orriak. Mesedez, aztertu wiki hau horiek aurkitzeko.
- Lagundu nahi duen jende asko
- Mesedez, argitu zenbatek lagundu nahi duten moodle.org.-eko zure Komunitateko Foroetan eztabaidatuta.
Zure hizkuntzako Moodle Doc-etan lagundu nahi baduzu, mesedez jarri harremanetan Helen Foster (Moodle Doc-en Kudeatzailea)zure https://docs.moodle.org/xx-a abian jartzeko plana egiteko.
Hasierako orriak
- Itzuli Azala, eta bertako estekak. (Mesedez, idatzi orri bakoitzaren izenburuaren lehen hizkia letra larriz, adibidez
[[Probak egiteko gunea|Probak egiteko gunea]]
. - Sortu oinarrizko kategoriako orriak, izenburuak zure hizkuntzan, eredurako zure hizkuntza-paketean dagoen dokumentazioko testua edo ingelesezko bertsioa erabilita.
- Sortu Irakasleentzako dokumentazioaren orriak eta Kudeatzaileentzako dokumentazioa, eta baita dagozkien kategoria-orriak ere. (Garatzaileentzako dokumentazioa aukerakoa da.)
- Eguneratu nabigazio orokorreko blokea eta sortu dokumentazio-blokea MediaWiki:Sidebar editatuta.
Interwiki estekak
- Gaineratu hizkuntzen arteko estekak ingelesezko Moodle Doc-en orrian
[[xx:Orriaren izenburua hizkuntza berrian]]
idatzita, eta[[en:Orriaren izenburua ingelesez]]
Moodle Doc-en orrietan hizkuntza berrian, orriaren amaieran, kategoria esteken azpian. Hizkuntzen arteko esteka hauek automatikoki agertuko dira "Beste hizkuntzak" blokean.