MoodleDoc-ak:Estiloa
MoodleDocstik
Eskerrik asko Moodle-ren itxuren kudeatzaileari, Urs Hunkler, Moodle Doc-etako "azala" (itxura) garatzeagatik. Itxura eraginkor batek asko lagundu dezake erabiltzaileak esperientzia ona izaten.
Azalak (Skins)
- Moodle Doc-ak berez du moodle.org-ekin bat datorren azala ikusteko orduan.
- Moodle Doc-ak ordezko azalak ere izan beharko lituzke, erabiltzeko orduan erabiltzaileek nahiago izan ditzaketenak. Aurre ikusi egin daitezke eta aukeratu hauek hobespenen orrian.
Oinarrizko orriak
Ondorengo oinarrizko orriei aplikatu beharko litzaieke estiloa erabiltzaileak gehiago biltzera bultzatzeko:
- Azala
- Moodle-ri buruz
- Irakasleentzako dokumentazioa
- Kudeatzaileentzako dokumentazioa
- Garatzaileentzako dokumentazioa
Txantiloiak
- Txantiloi orri guztiei aplikatu beharko litzaieke estiloa.
- Txantiloiak nola erabili adierazteko azalpena sartu beharko litzateke MoodleDoc-en estilo-gidaliburuan.
Atalen estiloa
- Lau atal nagusiei aplikatu beharko litzaieke estiloa - Moodle-ri buruz, Irakasleentzako dokumentazioa, Kudeatzaileentzako dokumentazioa eta Garatzaileentzako dokumentazioa- bilaketa-motorea erabilita norbait orri batera joaten bada argi gera dadin zein ataletakoa den orri hori.
Seinaleak
ADI: (2006-02-19) Aldatu mesedez data eta kolorea orri bateko oharra aldatzen duzunean.
"Oharrak" erabiltzaileari informazioa emateko erabiltzen dira eta horiak izan ohi dira. Ohar bat orri batean denbora luzez dagoenean kaso egiteari uzten diogu eta informazio berriaz ez jabetzeko arriskua dugu. Hori ekiditeko, idatzi zein datatan sartu zenuen oharra eta aldatu, gainera, kolorea: class="note green" edo class="note orange".