Glosategiaren xehetasunak
Izena
Glosategiaren izen laburra. Ikastaroaren orrian agertuko da.
Deskribapena
Glosategiaren deskribapen zehatza
Zenbat sarrera orriko
Orriko zenbat sarrera erakutsiko diren definitzen lagunduko digu.
Glosategi-mota
Ikastaroaren glosategi nagusia definitzen du.
Glosategiaren sistemak aukera ematen dizu bigarren mailako edozein glosategitik ikastaroaren glosategi nagusira sarrerak esportatzeko. Hau egiteko, zehaztu egin behar duzu zein glosategi den nagusia. Oharra: Ikastaroko glosategi nagusi bakarra izan dezakezu eta irakasleek bakarrik egunera dezakete.
Ikasleek sarrerak gehitu
Zehaztu egin dezakegu ikasle batek bere sarrerak gaineratu, berrikusi edo ezabatu egin ditzakeen. Glosategi nagusira esportatutako sarrerak irakasleek bakarrik egunera edo ezaba ditzakete, aurrekoa bigarren mailakoei bakarrik dagokie. Oharra:
- Irakasle batek edozein unetan berrikus edo ezaba dezake edozein sarrera.
- Hau glosategia ez bada nagusia bakarrik aplikatzen da.
Sarrerak bikoiztu
Aukera honekin kontzeptu batek nahi beste sarrera izan dezake.
Sarrerei iruzkinak egin
Ikasleei utzi egin ahal zaie glosategiko sarrerei iruzkinak egiten. Ezaugarri hau gure aukerakoa da. Irakasleek beti egin ahal dizkiete iruzkinak glosategiko sarrerei.
Inprimatzeko bertsioa aurkezten utzi
Ikasleei utzi egin ahal zaie glosategiaren inpresio-ikuspegia erabiltzen. Ezaugarri hau gure aukerakoa da. Irakasleek beti erabitzen dute inpresio-ikuspegia.
Estekatze automatikoa
Aukera hau eginda banakako sarrerak automatikoki estekatuko dira kontzeptuen hitzak eta esaldiak ikastaroan zehar agertzen direnean: foroetako mezuetan, materialetan, laburpenetan, egunerokoetan, e.a. Kategorien izenak ere estekatuko dira. Ez baduzu testu jakin bat estekatzea (adibidez, foroetako mezu batean) testua <nolink> eta </nolink> etikiten artean idatzi.
Garrantzizkoa:
- Glosategian estekatze automatikoa aktibatzeak ez dakar automatikoki sarrera bakoitzaren estekatzea - bakoitzari egin behar zaio ezarpen hori.
- Beharrezkoa da gunearen Kudeatzaileak testu-iragazkia aktibatuta izatea: Glosategiaren esteka automatikoa. Kudeatzaileak glosategia moduluan ezar dezake berez sarrera bakoitza automatikoki esteka bihurtzea.
Oharra: Itzuli gabekoak. Anima zaitezte eta ekin!. (itzuli gabeko beste orri batzuk)