Glosategia inportatu

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Nola inportatu glosategia

Pausuak

  1. Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
  2. Aukeratu zein glosategitan inportatu nahi dugun (berri batean inporta dezakezu glosategia) eta sakatu horretan.
  3. Sakatu "Sarrerak inportatu" leihatilan.
  4. Hurrengo leihoan aukeratu inportatu beharreko fitxategia, zein izango den inportatutako glosategian kokagunea (oraingo glosategia edo berria) eta inportatutako glosategiaren kategoriak ere hartu behar dituen.
  5. Bukatzeko, sakatu Aldaketak gorde.


Garrantzizkoa

  • Dagoeneko dagoen glosategi batera inportatzen baduzu ziurtatu bikoiztutako sarrerak gaituta dituela.

Sarrerak inportatu

Aukera honekin beste glosategi batzuetatik esportatu diren glosategiak inporta ditzakezu. Sarrerak inportatzeko aukeratu inportatu beharreko sarrerak dituen XML fitxategia zeure ordenagailuan (Arakatu botoia erabilita).

Helbide eremuan inportatutako sarrerak nora joango diren zehazten da. Sarrerak Oraingo glosategira (une horretan zabaldik duzun glosategira gaineratuko ditu sarrerak) inporta ditzakezu edo Glosategi berrira (aukeratutako fitxategian aurkitutako informazioan oinarritutako glosategi berria sortuko du eta bertan sartuko ditu sarrera berriak). Kategoriak inportatu laukitxoa markatuta, sarrerak ez ezik sarrerei dagozkien kategoriak ere inportatuko dituzu. Inportazio-formatuaren adibidea:

<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<GLOSSARY>
    <INFO>
        <NAME>Azken glosategia</NAME>
        <INTRO>Ikasle eta gainontzekoentzako termino garrantzitsuak</INTRO>
        <STUDENTCANPOST>0</STUDENTCANPOST>
        <ALLOWDUPLICATEDENTRIES>0</ALLOWDUPLICATEDENTRIES>
        <DISPLAYFORMAT>hiztegia</DISPLAYFORMAT>
        <SHOWSPECIAL>1</SHOWSPECIAL>
        <SHOWALPHABET>1</SHOWALPHABET>
        <SHOWALL>1</SHOWALL>
        <ALLOWCOMMENTS>0</ALLOWCOMMENTS>
        <USEDYNALINK>1</USEDYNALINK>
        <DEFAULTAPPROVAL>1</DEFAULTAPPROVAL>
        <GLOBALGLOSSARY>1</GLOBALGLOSSARY>
        <ENTBYPAGE>20</ENTBYPAGE>
        <ENTRIES>
                <ENTRY>               
                <CONCEPT>Jazarpena</CONCEPT>
                <DEFINITION>Jazarpena txarra da</DEFINITION>
                <FORMAT>1</FORMAT>
                <USEDYNALINK>0</USEDYNALINK>
                <CASESENSITIVE>0</CASESENSITIVE>
                <FULLMATCH>0</FULLMATCH>
                <TEACHERENTRY>1</TEACHERENTRY>
                <ALIASES>
                    <ALIAS>
                        <NAME>bortizkeria</NAME>
                    </ALIAS>
                </ALIASES>
                <CATEGORIES>
                    <CATEGORY>
                        <NAME>Jokaera</NAME>
                        <USEDYNALINK>1</USEDYNALINK>
                    </CATEGORY>
                </CATEGORIES>
            </ENTRY>
            <ENTRY>
                <CONCEPT>Laguntasuna</CONCEPT>
                <DEFINITION>Laguntasuna ona da</DEFINITION>
                <FORMAT>1</FORMAT>
                <USEDYNALINK>0</USEDYNALINK>
                <CASESENSITIVE>0</CASESENSITIVE>
                <FULLMATCH>0</FULLMATCH>
                <TEACHERENTRY>1</TEACHERENTRY>
                <ALIASES>
                    <ALIAS>
                        <NAME>laguna</NAME>
                    </ALIAS>
                </ALIASES>
                <CATEGORIES>
                    <CATEGORY>
                        <NAME>Gizartea</NAME>
                        <USEDYNALINK>1</USEDYNALINK>
                    </CATEGORY>
                </CATEGORIES>
            </ENTRY>
        </ENTRIES>
    </INFO>
</GLOSSARY>

Kopiatu <ENTRY>-rekin hasi eta </ENTRY>-rekin bukatzen den atal bakoitza, ondoren editatu sarrera.