Glosategia gehitu

Hona jo: nabigazioa, bilatu


Pausuak

  1. Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
  2. Edizioa deskatibatuta badago, sakatu Aktibatu edizioa.
  3. Erabaki zein koadro edo ataletan gehitu nahi dugun glosategia.
  4. Sakatu "Jarduera gehitu.." eta ondoren "Glosategia".
  5. Bete formularioa eta aukeratu zein glosategi mota nahi dugun. Laguntza-ikonoak erabil ditzakegu. Aurrerago editatzeko aukera ere izango dugu.
  6. Sakatu Aldaketak gorde.

Garrantzizkoa

  • RSS-en erabilera Moodle gunean aktibatu izanak baldintzatuko du, bestela ez agertuko zabaltzen den menua glosategien ezarpenetan.

Iradokizunak

  • Datu-basearen antzeko bitartekoa edukiak katalogo bidez antolatzeko, adibidez, hiztegi edo definizio-zerrenda bat sortu eta kudeatzeko.
  • Ikastaroaren oinarrizko terminoei buruz automatikoki informatzeko komunikazio-bide ezin hobea.
  • Bilketa kolaboratiborako bitartekoa, ikasleei ikastaroko kontzeptu osagarrien inguruko sarrerak gaineratzen uzten badiegu. Metodo honek ikasleari eduki-sortzaile rola ematen dio eta berauen ebaluazio kritikoan (gogoan izan kalifikatu egin dezaketela).
  • Baliabide publikoak konpartitzeko jarduera, ikasleek fitxategi publikoak eranskin gisa bidal ditzakete.
  • Leku berean ez dauden hainbat irakasleren artean glosategien sorkuntza kolatiborako bitarteko ezin hobea, berauek inportatu eta esportatuz.
  • Glosategien abantaila da ez dutela baliabide handirik eskatzen proiektu handiak garatzeko(banda-zabalera, zerbitzariak, ordenagailuak, e.a.)
  • Erabilpen erraza da bigarren mailako glosategiak erabiltzea hainbat hizkuntzatan ikastaroaren kontzeptuak lantzeko. Adibidez, dauden hizkuntz ofizial bakoitzeko glosategi bat.