Baliabideak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Baliabideak edukiak dira: irakasleak ikasleei eman nahi dien informazioa. Aldez aurretik prestatutako materialak izan daitezke eta ikastaroan zehar zerbitzarira igotakoak: Moodle-n bertan editatutako orriak, edo ikastaroan agertuko diren kanpoko web-orriak.

Hona hemen Moodle-ren baliabide-motak:

Testu-orria

Baliabide-mota hau oso sinplea da eta testu lauean idatzitako orria baino ez da.

Hainbat formatu-mota duzu eskura testu-orria itxura hobea duen web orria bihurtzeko. Ikus informazio gehiago testu-formatuei buruz.

Web orria edo HTML testua

Baliabide-mota honek Moodle-ren barruan web orria sortzea ahalbidetzen du. HTML editorea erabil daiteke on line.

Sortutako orria datu-basean gordetzen da baina ez fitxategi gisa, eta zeuk behar besteko askatasuna duzu HTMLean nahi duzuna egiteko, baita Javascript erabiltzea ere.

Fitxategi batera edo web gune batera lotu

Baliabide honi esker web publikoko edozein web orri edo fitxategi estekatu ahal dugu gure ikastaroan, baina baita nork bere ordenagailutik ikastaroaren fitxategien eremura igotako beste edozein fitxategi-mota ere.

Web orri arruntak dauden-daudenean erakusten dira, baina multimedia-fitxategiak web orri baten barruan txerta daitezke. Esaterako, MP3 fitxategiak entzungo dira sistemak barne duen irakurgailuari esker, edota bideoak, flash-ak...

Aukera asko dago edukia erakusteko: leiho berean, leiho berrian, marko berean, e.a.

Zure baliabidea web aplikazioa baldin bada, edo parametroak onar ditzakeen bestelako edukia baldin bada, aukeran duzu hainbat informazio (erabiltzaile-izena, eposta helbidea, zein ikastarotan dagoen matrikulatuta...) baliabide horretara bidaltzea.

Direktorioa erakutsi

Baliabide honi esker zure ikastaroaren fitxategien eremutik abiatuta, direktorio osoa erakuts daiteke bere azpidirektorio eta guzti. Ikasleek horko fitxategi guztiak ikus ditzakete eta horietan nabigatu.

Etiketa gehitu

Ikastaroaren erdiko aldean testua edo irudiak gaineratzea ahalbidetzen du.

Informazio gehiago