Fitxategi-hautatzailea
MoodleDocstik
Oharra: Itzuli gabekoak. Anima zaitezte eta ekin!. (itzuli gabeko beste orri batzuk)
Moodle 2.0
Fitxategi-hautatzailea Moodle 2.0ko fitxategi-biltegia kudeatzeko erabiliko den interfaz estandarra. Ikusi biltegiak kudeatu.
- Aukeratu eremu bat (biltegi bat) fitxategia aurkitu edota aukera daitekeen fitxategi bat gehitzeko
- Server files - guneko fitxategiak. Ikusten duzuna ikastaroan duzun rolaren araberakoa izango da.
- Azken fitxategiak - Moodle-ren ustez azken boladan igo dituzun fitxategiak
- Igo fitxategiak - Honi sakatu behar diozu zure ordenagailutik fitxategiak eta karpetak igotzeko
- Fitxategi pribatuak - erabiltzailearen fitxategiak
- Erabili fitxategiak gehitu - direktorioak sortzeko interfaz estandarra
- Gorde aukeratutako fitxategiak
Gehitu fitxategia- sortu direktorioa aukera estandarra
Direktorio bateko baliabidea aukeratzen denean ikastaroan, fitxategi-hautatzailean, pop-up estandarrak hauxe eskatuko dizu:
- Gehitu (fitxategia)- hau aukeratuta erankina gehituko duzu arakatzeko pop-up-arekin.
- Sortu direktorio bat
- Jaitsi fitxategi guztiak
Fitxategia igotzeko arakatzailearen pop-up estandarra
Fitxategi-hautatzaileak fitxategia aukeratzeko pantaila erakutsiko du. Adibidez, "Igo fitxategia" aukeratzen denean, baina baita HTML editatzailean irudi bat gehitzea aukeratzen duzunean, fitxategi-hautatzailea ikusiko duzu eta "Igo fitxategia" esteka. Fitxategia igotzeko pop-up estandarrak hauxe eskatuko dizu:
- Eranskina - Arakatu. Honen bitartez bilatu behar duzu fitxategia
- Gorde honela - Fitxategiaren izena aldatzeko aukera duzu. Aukerazkoa da. Aukera hau erabiltzen baduzu, luzapena ere gaineratu behar duzu.
- Egilea - berez momentuko erabiltzailea da
- Aukera ezazu lizentzia - zabaltzen den menua agertuko da hainbat lizentzien artean bat aukeratzeko.