Fitxategi-hautatzailea

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Moodle 2.0

Fitxategi-hautatzailea Moodle 2.0ko fitxategi-biltegia kudeatzeko erabiliko den interfaz estandarra. Ikusi biltegiak kudeatu.

  • Aukeratu eremu bat (biltegi bat) fitxategia aurkitu edota aukera daitekeen fitxategi bat gehitzeko
    • Zerbitzariko fitxategiak - guneko fitxategiak. Ikusten duzuna ikastaroan duzun rolaren araberakoa izango da.
    • Azken fitxategiak - Moodle-ren ustez azken boladan igo dituzun fitxategiak
    • Igo fitxategiak - Honi sakatu behar diozu zure ordenagailutik fitxategiak eta karpetak igotzeko
    • Fitxategi pribatuak - erabiltzailearen fitxategiak
  • Erabili fitxategiak gehitu - direktorioak sortzeko interfaz estandarra
  • Gorde aukeratutako fitxategiak
Fitxategi-hautatzaile hutsa, eremua aukeratu gabe

Gehitu fitxategia- sortu direktorioa aukera estandarra

Direktorio bateko baliabidea aukeratzen denean ikastaroan, fitxategi-hautatzailean, pop-up estandarrak hauxe eskatuko dizu:

  • Gehitu (fitxategia)- hau aukeratuta erankina gehituko duzu arakatzeko pop-up-arekin.
  • Sortu direktorio bat
  • Jaitsi fitxategi guztiak
Direktorio batean dauden fitxategiak, gehitzeko prest

Fitxategia igotzeko arakatzailearen pop-up estandarra

Fitxategi-hautatzaileak fitxategia aukeratzeko pantaila erakutsiko du. Adibidez, "Igo fitxategia" aukeratzen denean, baina baita HTML editatzailean irudi bat gehitzea aukeratzen duzunean, fitxategi-hautatzailea ikusiko duzu eta "Igo fitxategia" esteka. Fitxategia igotzeko pop-up estandarrak hauxe eskatuko dizu:

  • Eranskina - Arakatu. Honen bitartez bilatu behar duzu fitxategia
  • Gorde honela - Fitxategiaren izena aldatzeko aukera duzu. Aukerazkoa da. Aukera hau erabiltzen baduzu, luzapena ere gaineratu behar duzu.
  • Egilea - berez momentuko erabiltzailea da
  • Aukera ezazu lizentzia - zabaltzen den menua agertuko da hainbat lizentzien artean bat aukeratzeko.
Fitxategiak arakatzen C: unitatean

Fitxategi-hautatzailearen ikuspegiak

Ikusi ikono gisa

Server files at demo.moodle.net in icon form, shows breadcrumb

Ikusi zerrenda gisa

Server files at demo.moodle.net in list form, folders collapsed

Ikusi halaber