Fitxategi pribatuak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle 2.0

Moodle 2.0-tik aurrera, erabiltzaile bakoitzak fitxategi pribatuen eremua du fitxategiak igo eta kudeatzeko.

Hemendik eskura daiteke: Nabigazioa > Nire orria > Nire profila > Nire fitxategi pribatuak edo Nire fitxategi pribatuak blokea. Fitxategi-hautatzailearen bitartez eskuragarri dago ikastaroan erabiltzen diren fitxategiak aukeratzean.

Fitxategi pribatuen kudeaketa

Zure fitxategi pribatuen eremura fitxategi bat gehitzeko

  1. Aukeratu Nabigazioa>Nire profila>Nire fitxategi pribatuak
  2. Sakatu "Nire fitxategi pribatuak kudeatu" botoiari
  3. Fitxategi-hautatzaile estandarra agertuko da.
  4. Nahi izanez gero, sortu edo mugitu karpeta batera,
  5. Aukeratu Igo fixategia
  6. Bilatu eta aukeratu fitxategia
  7. Sakatu 'Aldaketak gorde' botoiari
Standard fitxategiak gehitu-sortu direktorioa, bi fitxategirekin
  • Igotako fitxategiak jaitsi, berrizendatu, mugitu edo ezabatu egin ahal dira fitxategiaren ondoko ikonoari sakatuta. Edozein aldaketa eginda, gogoratu 'Aldaketak gorde' botoiari sakatu behar diozula.