Zereginaren ezaugarriak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Ezaugarriak

  • Zeregina emateko azken data zehaz daiteke eta ikastaroaren egutegian agertuko da eta gehienezko kalifikazioa edota ezarri ahal zaizkion pertsonalizatutako eskalak erabili.
  • Ikasleek beren zereginak (edozein fitxategi-formatutan) zerbitzarira igo ditzakete. Zein datatan igo den erregistratuko da.
  • Entregatze-data baino beranduago bidal daitezke zereginak, baina irakasleak argi ikusiko du atzerapena.
  • Zeregin jakin bakoitzean klase osoa ebalua daiteke (kalifikazioak eta iruzkinak) orri bakarrean eta formulario bakarrarekin.
  • Irakaslearen oharrak ikasle bakoitzaren zereginaren orriari eransten zaizkio eta jakinarazpen-mezua bidaltzen zaio.
  • Irakasleak aukeran du kalifikatu ondoren zeregina berriz bidaltzeko aukera ematea (berriz kalifikatzeko).
  • Lineaz kanpoko zeregina egin ahal da eta hauetan zeregina ez da fitxategi digital bat baizik eta kanpoko jarduera bat, olerki bat errezitatzea edo kirol-jarduera bat egitea, adibidez.
  • On line zereginak egin daitezke. Moodle- ren 1.5 bertsioaren aurretiko egunkariak bezalakoak dira. Klaseko kaieraren funtzioa betetzen dute.