Wikiaren xehetasunak
MoodleDocstik
- Izena
- ikastaroaren orri nagusian wiki jakin honek izango duen testu identifikatzailea da. Testu hau fitxategiaren izena ere izango da wikiaren hasiera orrian.
- Deskribapena
- testu labur eta informazioduna da eta wiki jakin honen ezaugarriak, helburua eta duen materialaren ezaugarriak laburtzen ditu. Eremu honek HTML editatzailea du eta hori dela-eta erraza da estiloak, taulak edota irudiak sartzea. Hala ere, gomendagarria da laburpen hau oso laburra izatea.
- Mota
- wikiaren eremua ezartzen du, nork idaz dezakeen eta nork aldaketak editatu. Hiru wiki mota daude, irakaslearena, taldearena eta ikaslearena. Hiru eremu hauek hiru "talde-mota" ezberdinekin konbina daitezke. Horrela, wikiak 9 izaera har ditzake. Irakasleak wiki guztiak ikusi eta edita ditzake orokorrean eta ikasleen baimenak taularen arabera banatzen dira:
Wiki mota ezberdin hauek egoera ezberdinetan erabil daitezke. Adibidez, ikaslearen wiki pribatua eguneroko gisa erabil daiteke, bertsio-sistemaren abantailarekin (eta zailtasunarekin), hainbat orri mantentzeko eta binakako fitxategiak eransteko aukerarekin. Azken aukera honek wikia ikasleen esku uzteko fitxategi-biltegi bihur dezake (haiek ez baitute Moodle-ren fitxategi kudeatzailea eskura. Baina, egunerokoan ez bezala, wikia ez da ebaluagaria eta ez du orriak aldatu egin direla adierazteko baliabide automatikorik.
- Izenburua inprimatu
- orri bakoitzeko lehen lerroan orri bakoitzairen izenburua inprimitu behar den adierazten du. Orriaren errotulazioa automatizatzeko aukera ematen du baina horretarako derrigorrezkoa da orrien izena esanahia duten esaldi osoak izatea (ezin dira izan 1orr, 2orri ... e.a.).
- HTML Modua
- wikian sartutako testua nola tratatuko den zehazten du. Horregatik wikian idazteko zein sintasi erabili ahal izango den ere zehazten du. Hiru aukera daude:
- HTML ez: HTML-a ez da ezertarako erabiliko, formatua eta egitura wiki motako sintasiak bakarrik ezarriko du. Autoesteka iragazkiak, multimedia sartzea eta adierazpen matematikoak badabiltza era honetan. Komenigarria zuk eta gainontzeko erabiltzaileek wiki-sintasia kontrolatzen baduzue.
- HTML ziurra: HTML markak erabiltzen dira formatu eta egitura adierazteko. Baina marka-multzo ziur bat bakarrik (ulertzen ez direnak ez dira erakusten, besterik gabe).Esplizituki idatzi behar dira markak, HTML editatzailea ez dago eskura. Mota honetan ez dago aktibatuta inongo iragazkirik. Segurtasun gorena ezartzen du sar daitekeen testu-mota mugatuta.
- HTML: mota honetan HTML editatzailea erabiltzen da testua sartzeko. Hala ere, wiki sintasiaren kodeak ere onartzen dira estekak zehazteko ([kortxeteak] eta CamelCase). Normalean, hauxe izango da modurik komenigarriena. HTML editatzailea ere oso ziurra da, ez du script kode exekutagarririk onartzen.
- Binakako fitxategiak
- wikiaren "erantsien" gunean binakako fitxategiak onartuko diren adierazten du.
- CamelCase autoesteka
- wikiaren orri guztietarako orokorrean desaktibatzen du letra larri eta xeheak nahastuta dituzten hitzak hiperestekatzat hartzea(CamelCase).
- Ikasleek kudeatzea
- normalean irakasleak bakarrik izaten dituen hainbat kudeaketa-baimen ikasleari luzatzeko aukera ematen du. Xehetasunak wikiaren kudeaketa-gunean ikusiko ditugu.
- Hasiera izena
- wikiaren hasiera orriak izango duen izena da. Besterik adierazten ez bada, hasiera orria wikiaren izena bera izango da.
- Hasierako edukia
- hemen adieraz daiteke wikiaren hasiera orriko hasierako edukia duen fitxategi bat. Ikastaroaren web-zerbitzarian dagoen fitxategia izan behar du. Hasiera orrian testua sartu orduko desagertuko da aukera hau.