Wikiaren kudeaketa

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Beste edozeinek bezalaxe kudeatuko du irakasleak wikia. Editatzeko baimena duen edozein erabiltzailerentzat berdinak dira orrien ediziorako eta bilaketarako funtzioak.

Normalean wikiaren kudeaketa orokorreko ekintzak gordetzen dira irakaslearentzat. Wiki orriaren goiko aldeko eskubi aldean zabaltzen den zerrenda batean daude hauek eta zuk ikasleen eskura era jar ditzakezu. Honako ekintzak dira:

Orriaren ezaugarriak ezarri: ezaugarriak wiki orri bakoitzari ezarritako markak dira, eta beronen jokaera zehazten dute. Aurreko orrietatik datorkie normalean baina eskuz alda daitezke. Orriaren ezaugarriak hauek dira:

  • TXT: orriak testu arrunta duela ezartzen du.
  • BIN: orrian binakako datuak ditu.
  • OFF: orria desgaituta dago, ezin da ikusi ezta editatu ere.
  • HTM: orri honetarako HTML sintasia ahalbidetzen du. Wikiaren parametro orokorra ezaugarri honen gainentik dago.
  • RO: orria irakurtzeko bakarrik da (Read-only).
  • WR: orri editagarria (WRiteable).

Orriak ezabatu: normalean wikian orriak gaineratu eta aldatu egiten dira, baina oso gutxitan ezabatzen dira. Orri hutsak bakarrik erakusten dira zerrendan, umezurtzak (haienganako estekarik ez dutenak) edo akatsak dituztenak (informatikoak, ez edukian). Wikiaren orri guztiak ere erakutsi ahal dira Guztiak zerrendatu botoia erabilita.

Bertsioak atera: wiki orrian aldaketak egiten direnean ez da aurrekoaren gainean idazten, aurreko bertsio bezala gordetzen da (aldaketak gustuko ez badira aurreko bertsioak berreskura daitezke). Aukera honek orrien oso bertsio zaharrak eta alferrikakoak ezabatzea ahalbidetzen du. Ezabaketa zenbaterainokoa izango den aukera daiteke bertsio berrienak bakarrik gordetzeko.

Aldaketa handiak ezabatu: Wikiaren arazoetako bat testu-orriak husten edo testu faltsu, akatsdunak edo nolabait kaltegarriak sartzen ibil daitekeen erabiltzailearen aurrean duen babes eskasa da (normalean erabiltzaileek ezin dituzte orriak berak ezabatu). Bizpahiru orri badira, arazoa eskuz konpon daiteke baina arerio tematsuak daude. Wikiak badu horren aurrean idazle jakin batek edozein orritan egindako aldaketa guztiak desegiteko balibidea. Hauxe da aldaketa handiak ezabatu aukera.

Idazlea testu komun baten bidez identifikatzen da aldatutako orrien idazlea eremuan. Seguruena erasotzailearen IP helbidea erabiltzea izan ohi da. Desegin nahi ditugun aldaketen noizkoa eta zenbaterainokoa ere zehaz dezakegu. Normalean, horrelako eraso baten ondoren posible da wiki bere onera ekartzea baliabide hau erabilita.