Web orriaren ezaugarriak
MoodleDocstik
Web orria edo HTML motako baliabidea gehitzen dugunean, ondoko eremuak bete behar dira:
Izena
Baliabidearen izen laburra da. Ikastaroaren orri nagusian agertuko da.
Laburpena
Laburpena baliabidearen deskribapen laburra da. Ez idatzi hemen gauza gehiegi edo ez saiatu hemen baliabidea bera gehitzen! Ondorengo atalean izango duzu horretarako lekua. Laburpena baliabideen orrian agertuko da.
Testu osoa
Idatzi hemen baliabidearen testua.

Leihoa
Ezarpen hauek agerian ala ezkutuan gera daitezke Ezarpenak erakutsi edo Ezkutatu ezarpenak botoietan klik eginez gero.
Erakutsi partaideei
Baliabidea ikasleei ezkutatu ahal diegu Ezkutatu aukeran sakatuz gero. Erabilgarria izan daiteke baliabidea berehalakoan erakutsi nahi ez baldin badugu.