Nola gehitu web orria
MoodleDocstik
Nola gehitu web orria
Pausuak
- Irakasle edo kudeatzaile gisa, ikastaroaren orri nagusira joan.
- Edizioa desaktibatuta badago, sakatu Edizioa aktibatu.
- Ikastaroaren zein gai edo koadrotan sartu nahi dugun erabaki.
- "Baliabidea gehitu" menuan klik egin eta gero "Sortu web orri bat" izenekoan.
- Web orriaren izena eta laburpena idatzi.
- Nahi den testua idatzi.
- Aldaketak gorde botoia sakatu.
- Baliabide berria aukeratutako koadroaren amaieran azalduko da eta beti izango dugu baliabidea editatu edo lekuz mugitzeko aukera.
Iradokizunak
- Kopiatu eta itsasi aukeraz balia gaitezke. Testu-prozesatzaile batekin (Write, Word, e.a.) sorturiko testua baldin bada, komeni da kodea garbitzea erraminta-barran dugun aukerarekin.