Txataren xehetasunak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Gelaren izena

Hasi zaitez txat-gelari izen bat emanez. Izen hori ikusiko dute ikasleek ikastaroaren edukietan. Komenigarria da helburua adierazten duen izena ematea Txatari. Adibidez, Txata lan orduetan erabiltzen badugu (tutoretza, bulegoa edo lektiboa) "Tutoretza birtuala" izena eman ahal diogu. Ordea, Txata ikasleei gizarteratzeko leku bat emateko edo ikastetxeko jardueren inguruko eztabaidak egiteko bakarrik diseinatu badugu, "Kafetegia" izena eman ahal diogu. [1]

Sarrera testua

Idatz ezazu jarraipideak eta Txataren gaia deskribatzeko testua.

Sarrera testuak txateko partaideei harrera egiteko balio du eta txataren gaia zertan den azaltzeko. Sarrera nahi bezain luze edo labur izan daiteke. Adibidez, txata taldearen proiektuetan lagundu nahi duten partaideen eskura dagoela bakarrik esan lezake (jakin bat). Txata ikastaroaren edukiaren inguruko eztabaidak egituratzeko ere erabil liteke; horrelakoetan, Sarrera testuak eztabaidarako galderen zerrenda zehatza eta jarraitu beharreko protokoloak aurkez litzake.

Interesgarri izan liteke, era berean, sarrera testuan bertan jakinaraztea ikasleei nork lortu ahal izango dituen txat-saioen transkripzioak. Irakasleak txatean gertatutako edozein elkarrizketaren zati guztiak ikusi ahal izango ditu. Horretaz gain, ikasle guztien eskura ere jar ditzake transkripzio horiek. Ikasle gazteekin ari bazara, atazen inguruko eztabaidak egin behar direla txatean esaten du esperientziak eta egokiak izango dira ikasleak kontziente badira eztabaidak irakasleak edota gainontzeko ikasleek ikus ditzaketela. Ikasle helduen kasuan ere beste hainbeste esan daiteke.

Hurrengo hitzordua

Hurrengo bilerarako eguna eta ordua.

Ikasleekiko edo ikasleentzako txat saioak programatu nahi badituzu, ezarpen hau erabil dezakezu hurren txat-saioaren ordua eta data argitaratzeko. Hemen aukeratzen duzun data ikastaroaren egutegian agertuko da txat-gelarako esteka batekin. Kontuan izan hemen data eta ordua zehazteak ez duela esan nahi beste ordu batzuetan txat-gelan sartzerik ez dagoenik, ikasleekin komunikatzeko tresna baino ez da; zu edo beste ikasle batzuk txat-gelan noiz aurkituko zaituzten jakinaraztea. Txat-gela eskura ez egotea nahi baduzu, ezkutatu (hide) egin beharko diezu ikasleei.

Txaterako unea aukeratzeko erabili eguna, hila eta urtea aukeratzeko zabaltzen diren menuak. Orduan, lerroko azken bi eremuak erabilita ezarri ordua. Oharra: denbora 24 orduko "denbora militarra" (“military time”) erlojuarekin neurtzen da, beraz 14:00 arratsaldeko 2:00 dira.

Ordutegi-gune ezberdinetako ikasleak dituzten ikastaroetarako jakin ezazu hemen zehaztutako denbora ikusten duten erabiltzaileen ordutegi-gunearekin bat etortzeko moduan egokituko dela.

Txat ordurik argitaratu nahi ez baduzu, ez zehaztu hemen data eta ordua eta beraz, hurrengo pausuan aukeratu ez argitaratzea.

Saioak errepikatu

Hauen artean aukera dezakegu:

  1. Ez argitaratu txat orduak-- Txat ordutegia ez argitaratu nahiago baduzu, aukeratu hau. Ondorioz, Moodle-k ez du kontuan izango aurreko eremuetako data eta ordua hurrengo txat-saiorako. Txat gelaren ordua ez argitaratuta ikasleek uler lezakete txat gela beti dagoela erabilgarri.
  2. Errepikatu gabe - Zehaztutako ordua bakarrik argitaratu--Ezarpen honek hurrengo txat saiorako data eta ordua bakarrik argitaratzea ekarriko du. Data eta ordua ikastaroko egutegian agertuko dira, ikasleek ikastaroaren edukien guneko txat-gelaren izenburuan sakatzen dutenean agertuko zaienaz gain. Argitaratutako txat saioak egutegian gertakari bereziak edota bilerak zehazteko erabil litezke, edo besterik gabe ikasleei txat gelan beste ikasle batzuk aurkitzeko ordu jakin bat identifikatzen laguntzeko.
  3. Egunero ordu berean--Inoiz, beharrezko izango duzu txat saio baten ordua egunero ordu berean ezartzea; aukera honek ahalbidetzen du hori. Txataren ordua hurrengo txat ordua aukeran ezarri duzun ordu eta egunean oinarrituko da. Eguneroko txatak programatzea egokia da bulego ordutegietarako (tutoretzak) edo ikasleekiko lan-saioetarako.
  4. Astero ordu berean--Sakatu aukera hau txat saioak egun eta ordu berean astero programatzeko. Aukera hau eginda, txataren ordua hurrengo txat ordua aukeran ezarri duzun ordu eta astegun bera izango da. Astegun jakin batean ematen badituzu lan-balorazioak( notak), balorazio (nota) bakoitzaren aurretik berrikuspen-saioak programatzeko erabilgarri izango duzu aukera hau. Ikasleekin bildu eta astean landutako edukien balorazioarekin (ebaluazioa) lotutako galdera eta ideiak birpasatzeko ere erabil dezakezu asteroko txat saioa.

Gorde aurreko saioak

Egun kopurua zehaz dezakegu.

Erabiltzaileak txat saio batean ari direnean, erregistro bat sortzen da, edo saio osoaren transkipzioa. Irakasle gisa, gordetako transkripzio horien iraupena aukera dezakezu eta irakurtzeko moduan diren. Txat gela jakin batean ikasleen artean izan diren eztabaiden eta bisiten mezuak inoiz ez ezabatzea nahiko duzu agian, baina indarrean dagoen gela informal beteko transkripzioak 30 egunez bakarrik gordetzea aukera dezakezu.

Zure txat gelan sortutako eztabaiden inguruko interesa baduzu epe luze batez gordetzea nahiko duzu agian eta transkripzioak dokumentazio gisa erabili. Era berean, transkripzioan emandako dokumentazioa erabilgarri izan dezakezu kredentzial edo ebaluaziorako material gisa. Beste kontu bat da zenbat denboraz uste duzun beharko dutela zure ikasleek transkripzioa. Adibidez, ikasleek txat gela talde-proiektu baterako erabiltzen badute ez duzu mezurik ezabatu nahiko proiektua bukatu eta ebaluatu arte.

Denek ikus ditzakete aurreko saioak

Aurreko saioak ikus daitezkeen ala ez aukera dezakegu.

Ikastaro bateko irakasleek beti ikus ditzakete txat geletako saioen transkripzioak. Hala ere, aukeran dute transkripzio horiek ikastoroko ikasle guztien eskura ipintzea. BAI(Yes) aukeratzen baduzu hemen, ikasleek txat gelaren izenburuan (izena) saka dezakete eta aurreko saioak ikusi txat gelan gertatu den edozein material truke konprobatzeko. Hemen EZ aukeratzen baduzu, transkripzioak irakasleek bakarrik ikusiko dituzte. Hala ere, ikasleek transkripzio jakin bat behar badute, irakasleak kopiatu egin dezake eta ikasleei dokumentu gisa eskaini.

Partaideek ikusteko moduan

Baliabidea ezkuta diezaiekegu ikasleei Ezkutatu aukeratuta. Erabilgarria izan daiteke ez badugu jarduera berehala erakutsi nahi.

Partaideek ikusteko moduan aukera aldatzea ikastaroaren orrian ikasleei jarduera bat ezkutatu edo erakusteko "begia" ixtea edo irekitzea bezala da. Erakutsi (Show) aukeratuta, ikastaroko partaideek jarduera hori ikusi egingo dute. Ezkutatu (Hide) aukeratuta, irakasleak bakarrik ikusiko du jarduera.