Txat-gelan sartu

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Txat saioaren orrian sartzeko Txat-gelan sartu estekan sakatu behar dugu. Pantaila bitan banatuko da, ezkerrean txat saioan agertu diren mezuak eta eskubian txat gelan dauden paraideen zerrenda. Azpian testu lauki bat agertuko da eta bertan idatzi beharko dugu txat saiora bidali nahi dugun mezua.

Nola hartu parte txat batean

Pausuak

  1. Ikasle, irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
  2. Aukeratu zein txatetan hasi nahi dugun elkarrizketa.
  3. Sakatu aukeratutako "Txat"aren izenean.
  4. Txataren izena eta deskribapena erakutsiko da. Sakatu "Txat-gelan sartu" estekan.
  5. Txat-gelan ezkerrean ikusiko dugu aurretik bidalitako mezuen zerrenda. Eskubian oraingo partaideen zerrenda eta azpian testu laukia gure mezu berria edo erantzuna idazteko.
  6. Gure mezua idatzi ondoren, Intro sakatu eta mezuen zerrendan agertuko da. Berehala ikusi ahal izango dute txat-gelako partaideek.

Garrantzizkoa

  • Txateko elkarrizketak erregistratu egin ahal dira.
  • Ez jakinarazi inoiz zure pasahitzik, telefono zenbakirik edo kreditu txartelik instanteko elkarrizketa batean.

Iradokizunak

Txatean ondorengo baliabideak erabil ditzakegu:

Emotikoneak
-) bezalako emotikone guztiak automatikoki bihurtuko dira grafiko deskriptiboago.
Estekak
Internet helbideak automatikoki bihurtuko dira esteka.
Emozioak
Lerro bat "/me" edo ":" -rekin has dezakezu emozio bat erakusteko. Adibidez, Ana baduzu izena eta ": irribartsu dago" idazten baduzu denek ikusiko dute "Ana irribartsu dago"
Beeps
Beste pertsona bati txistua bidali ahal diozu izenaren ondoko "beep" estekan sakatuta. Txateko beste pertsona bati abisua emateko erabil dezakegu eta gu han gaudela ohartarazteko. Txateko partaide guztiei ere egin ahal diezu beep-a "beep all" idatzita.
HTML
Zure testuan HTML lengoaia erabil dezakezu irudiak txertatzeko, soinuak eragiteko edo testuari formatua emateko, beste aukeren artean.