Sortu zeure ikastaroa

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Ikastaro berri bat sortzeko Moodle Kudeatzaileak ezarritako Ikastaro Sortzailea rola izan behar duzu. Hala ere, ikastaroan irakasle rola ezarrita baduzu dagoeneko dagoen ikastaroaren ezarpenak edita ditzakezu.

Ikastaro huts baten hasiera orria erakusten duen adibidea

Ohikoa MoodleDoc-etan: irudian sakatuta jatorrizko tamainan agertzen da.

Nola hasi

Sartu Moodle-n eta joan ikastaro berria agertzea nahi duzun kategoriara. Ikastaro Kategorien atalean sakatu 'Beste ikastaro bat gehitu' botoiari. Ez baduzu botoi hori ikusten, ez duzu Ikastaro Sortzailea rola ezarrita.

Ezarpen berriak/editatu

Edizio baimena duen irakaslea izanda, zure ikastaroaren ezarpenal alda ditzakezu Kudeaketa blokean. Eman izen osoa ikastaroari. Eman izen laburra ikastaroari. Izen hau agertuko da ikasleak zure ikastaroaren orri nagusira eramango dituen botoian. Berau agertuko da nabigazio-barran ere orriaren goiko aldean ezkerrean. Laburpena ikastaroen zerrendan agertzen da.

Data eta ordua

Ikastaro baten hasiera data aukera dezakezu. Berez, ikastaroa sortu eta hurrengo egunean hasten da. Ikasleak ikastaro horretan zenbat denboraz egongo diren matrikulatuta ere aukera dezakezu. Erreparatu 14 egunean ezartzen baduzu ikasleak matrikulatu eta 14 egunera ezabatu egingo dituela.

Sarbide-kontrola

Taldeak

Hemen taldeak defini ditzakezu ikastaro mailan. Berezko talde-era izango da hau ikastaroko jarduera guztietarako. Irakurri gehiago Taldeei buruz.

Ohartu ez duzula aukera hau aldatu behar taldeak gaitzeko. Honen berezko ezarpena eta 'Behartu'k gaitu egiten dute jarduera bakoitzari banaka ezartzeko talde-era.

Behartu

Ikastaro mailan talde-era "behartu" egiten bada, talde-era jakin hori ezarriko zaio ikastaroko jarduera bakoitzari. Banakako ezarpena ez da kontuan hartuko jarduera bakoitzean. Erabilgarria da, adibidez, ikastaroa aparteko hainbat talderi ezarri nahi bazaio. Aste bete edo bi beharko direnez baliabide eta jarduera guztiak prest izateko komenigarri ian daiteke ikasleei ezkutatzea dena prest izan arte. Partaide-giltza ikastaroetarako sarbidea kontrolatzeko erabiltzen da. Ikasleei emandako pasahitza da. Ikastaro batean Taldeak erabiltzen badituzu, talde bakoitzerako Partaide-giltza ezberdina ere ezarri beharko duzu. Taldeei buruzko informazioan duzu honi buruzko informazio gehiago. Zure ikasleak automatikoki matrikulatzen badira ikastaroetan ikastaro-zenbaki egokia erabilita ez dute Partaide-giltza beharko, baina hala ere ezarrita egongo da 'kanpotarrak' sar ez daitezen zure ikastaroan. Bisitari-rola gaituta jendeari zure ikastaroa ikusten eta bertan sartzen utziko diozu. Bisitariei Partaide-giltza erabilita utzi ahal diezu sartzen baina orokorrean, bisitariei sarrera ukatzea izaten da normalena.

Bestelako ezarpenak

Aukera ditzakezun bestelako hainbat ezarpen dira hauek.

  • Hainbat atal ezkuta diezaiekezu ikasleei, aukera honek definitzen du nola agertuko diren.
  • Ikasleen kalifikazioak agertzea ala ezkutatzea aukera dezakezu.
  • Ikastaroaren Aktibitate guztien txostenak erakusteko aukera ere baduzu.
  • Ikastaroan ikasle eta irakasleei deitzeko erabiliko dituzun hitzak aukera ditzakezu.
  • Aukera guztiak eginda, sakatu 'Aldaketak gorde' botoiari zure ikastaro berria sortzeko.

Gogoan izan berriz ere eskura dituzula ezarpen guztiak zure ikastaroaren kudeketa atalean.

Zure ikastaroaren berezko blokeak

Blokeak erakusten dituen adibidea

Hona hemen edizioa aktibatuta irakasleak ikusiko lukeen ikastaro huts bat.

Ikastaroak 4 gai ditu hutsik.

Sortu Azken berriak. Zure ikastaroko Berrien foroko itemak agertuko dira hemen

Datozen ekitaldiak ere sor dezakezu, eguterirako esteka eta guzti

'Duela gutxiko aktibitatea blokea' ikastaroan izandako aldaketa eta gehiketen zerrenda da

Sakatu 'Partaideak' partaideen zerrenda ikusteko.

Gogoratu, esteka hau Ikasleak deitu ahala da ez baduzu zure ikastaroaren ezarpenetan aldatzen.

Bada bestalde, zure ikastaroko foroetan mezuak bilatzeko baliabide bat.

Kudeaketa blokeak hainbat baliabide ditu zure ikastaroari ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

Kudeaketa-baliabideak aparteko gai batean daude bilduta.

Hauxe da zure ikastaroan edizioa aktibatzeko botoia. 'Edizio moduan' gon behar duzu ikastaroan jarduerak eta baliabideak gehitu edo aldatzeko.

Zure ikastaroaren edizioari buruzkoak aparteko gai batean daude.

Berez, ikastaro-kategorien zerrendarekin sortzen dira ikastaroak.

Ikasleek matrikulatuta dauden gainontzeko ikastaroen zerrenda ikusiko dute.

Honekin bukatzen dira ikastaro baten ezarpen orokorrak.

Hau guztia egitea erraza da eta ez du inongo arriskurik (ia ezinezkoa da ezer apurtzea).

Ikusi halaber