Mota bereko jarduerak ikusi

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Nola ikusi mota jakin bateko jarduera guztiak

Pausuak

  1. Gonbidatu, ikasle, irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
  2. Aukeratu ikusi nahi dugun jarduera-mota.
  3. Sakatu aukeratutako jarduera-mota.
  4. Aukeratutako motari dagozkion jarduera guztien zerrenda agertuko da, gaika eta motaka ordenatuta: deskribapena, baldin badago lortutako kalifikazioa, erantzuna, izena emanda gauden, e.a.

Garrantzizkoa

  • Ez da agertuko jarduera-motaren ikonoa ikastaroan horrelako jarduerarik ez badago.

Iradokizunak

  • Nabigatzeko oso era eraginkorra da.
  • Jardueren egoerari buruzko informazio osagarria ematen digu.
  • Agian nahiago izango dugu mota jakin bateko jarduera guztiak egin eta ez ikastaroak eskaintzen duen segida.
  • Ikastaroak dituen jarduera-motak azaltzen dizkigu. Jarduera-blokean jarduera-motaren bat falta izateak ikastaro horretan horrelako jarduerarik ez dagoela adierazten du.