Ingurunea eta nabigazioa

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Nola nabigatu ikastaroan zehar

Moodle ikastaro baten orri nagusiak hiru zati ditu: Goiburua, 3 zutabeko egitura duen Gorputza (ikusi beheko grafikoa) eta Oina

+-----+----------+-----+
|-----+----------+-----|
|-----+----------+-----|
+-----+----------+-----+


  • Ikastaroaren gorputzeko gaiak erabil ditzakegu erreferentzia nagusi gisa.
  • Ikastaroaren edozein orriko goiburuan, orriaren titulua (gunea eta ikastaroa) eta egitura hierarkikoa erabil ditzakegu nabigazio-barratzat. Edozein edukiren gaineran sakatuta, bertara joango gara.
  • Zenbat orritan gainera zabaltzen den menua eta geziak erabil ditzakegu.
  • Jardueraka ere nabiga dezakegu Jardueren menutik. Hauetako baten gainean sakatuta ikastaroan dauden mota horretako jarduera guztiak agertuko dira, non kokatuta dauden gora behera.
  • Orriaren oinetik "Orri nagusira" joan gaitezke

Moodle 1.6

  • Orriaren oinetik orri zehatz horri dagokion Moodle-ren dokumentazioa ikus dezakegu.

Garrantzizkoa

  • Gorputzeko erdiko zutabeak ikastaroaren edukiak ditu gaikako, astekako edo formatu irekian.
  • Blokeak alboetako zutabeetako kuadroak dira (ezkerrean edota eskubian)
  • Astekako eta gaikako formatuek berez dakartzaten blokeak: Partaideak, Jarduerak, Datozen ekitaldiak, Foroetan bilatu, Kudeaketa, Ikastaroak. Eskubian: Azken berriak, Duela gutxiko aktibitatea eta Egutegia.
  • Formatu irekiak berez dakartzan blokeak ezkerrean: Partaideak, Foroetan bilatu, Datozen ekitaldiak, Jarduerak, Duela gutxiko aktibitatea, Kudeaketa eta Ikastaroak.
  • Irakasleak blokeak ezkutatu edo gainera ditzake; besteak beste, on line erabiltzaileak eta ikastaroaren deskribapena.

Iradokizunak

  • Goiburuak nahi dugun orrira zuzenean joateko aukera ematen digu eta horrek azkartu egiten du nabigazioa.
  • Orri batzuetako zabaltzen diren menuek saltoka (zabaltzen dena erabilita) edo sekuentziaka (geziak erabilita) nabigatzeko aukera ematen digute.
  • Jarduerak blokeak jardura-mota jakin bati buruzko informazio osagarria eman diezaguke.
  • Oinean dagoen orri nagusirako estekak gora eta behera ibiltzeko alboko barra erabili beharra ekiditen du orri luzeetan.

Estekak