Mezua hasi

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Nola hasi mezu bat

Pausuak

  • Ikasle, irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
  • Bi aukera ditugu:
    • On line erabiltzaileen bloketik aukeratutako pertsonaren eskubi aldean dagoen gutun azal itxura duen ikonoan sakatu.
    • Mezuen bloketik sakatu "Mezuak..." esteka eta ondoren aukeratutako kontaktuaren izena. Hartzailea ez badugu kontaktu gisa Bilatu egin ahal dugu edo gure kontaktu-zerrendara gehitu.
  1. Mezua lehiotik idatzi mezua eta, ondoren, sakatu "Bidali mezua" botoia.
  2. Nahi dugun pertsona on line badago erantzunaren zain egon gaitezke. Zuzeneko komunikazioa jarrai dezakegu.

Garrantzizkoa

  • Agian jasotzaileak blokeatuta izango ditu kontaktu-zerrendan ez dituenen mezu berriak.
  • Pertsona batekiko elkarrizketa lehioa irekita mantentzen badugu 60 segunduro eguneratuko da automatikoki. Bestalde, elkarrizketa lehioa ixten badugu eta beste pertsonak idazten badigu ez gara konturatuko ikastaroaren orri nagusia eguneratu arte eta bertan agertuko zaigu, orduan, Mezuak eta On line erabiltzaileak blokeetan idazten ari zaigun pertsonaren izenaren eskubi aldean elkarrizketaren sarrera berrien kopurua.


Iradokizunak

  • E-postaz bidaliko da mezua erabiltzailea lineaz kanpo badago.