Kontaktuak kudeatu

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Nola kudeatu kontaktuak

Nola gehitu edo ezabatu pertsona bat gure kontaktu-zerrendatik

On line erabiltzaileak bloketik, aukeratu gure zerrendara gehitu nahi dugun pertsona eta sakatu gutun azalaren ikonoan. Honek irekitzen den lehio bat irekiko du elkarrizketarako.

Lehioaren goiko aldean, ezkerreko aldea, pertsonaren argazkia agertuko da eta eskubiko aldean, izen osoa eta ezarpenetarako hiru aukera:

  • Gehitu kontaktua
  • Blokeatu kontaktua
  • Mezuen historia


Pertsona hori gure kontaktu-zerrendara gehitzeko "Gehitu kontaktua" eskekan sakatu, besterik gabe.


Automatikoki eguneratuko da orria eta "Gehitu kontaktua"ren ordez "Ezabatu kontaktua" agertuko da, eta horrek adierazten du gorde dugula kontaktua.


Beraz, Mezuak bloketik "Mezuak..." esteka irekitzen dugunean gordetako kontaktu guztien zerrenda agertuko zaigu eta kontaktua ezabatzeko aukera eta elkarrizketen historiala.


Gure zerrendatik kontaktua ezabatzeko "Ezabatu kontaktua" sakatu beharko da, besterik gabe.