Ikastaroak gehitu/editatu
Kokapena: Gunearen kudeaketa > Ikastaroak > Ikastaroak gehitu/editatu

Ikastaroak sortu aurretik, ideia egokia da hainbat ikastaro-kategoria ezartzea. Berez, kategoria bakarra du Moodle-k: Bestelakoak. Zure ikastaro guztiak Bestelakoak kategorian sar baditzakezu ere, zure ikasleek errazago aurkituko dituzte bere klaseak ikastaroak kategoria esanguratsuetan banatuta badaude.
Kategoria gehitu
Kategoria bat gehitzeko:
- Sakatu Gunearen kudeaketa blokeko Ikastaroak-i, ondoren Ikastaroak gehitu/editatu-ri.
- Ikastaro-kategorien orrian, idatzi zure kategoria berriaren izena testu-kutxan eta sakatu "Beste kategoria bat gehitu" botoiari.
Ikastaro-kategoria berriz duzu orain, eta gora edo behera eraman dezakezu edota beste kategoria batean sartu azpigategoria bat sortzeko. Hainbat ikastaro-kategoria ezarrita duzuena, has zaitezke ikastaroa sortzen.
Ikastaroa gehitu
Ikastaro bat gehitzeko:
- Sakatu Gunearen kudeaketa blokeko Ikastaroak-i, ondoren Ikastaroak gehitu/editatu-ri.
- Ikasaro-kategorien orrian, sakatu "Beste ikastaro bat gehitu" botoiari.
- Ezarri ikastaroaren ezarpenak, eta ondoren sakatu "Gorde aldaketak" botoiari.
- Rolak esleitzeko orrian, sakatu irakaslearen rola-ri ikastaroan irakasleak gehitzeko.
Ikastaro bat ezkutatzea aukera dezakezu ikastaroaren izenaren ondoko begia ikonoari sakatuta. Ezkutuko ikastaroak ikusteko baimena duten erabiltzaileek bakarrik, irakasleak esaterako, izango dute sarbidea ezkutuko ikastaroetara. Kategoriak ere ezkuta daitezke, nahi izanez gero.
Aholkua: Ikastaro berrietarako berezko kategoria aldatzeko, editatu besterik gabe Bestelakoak kategoria.
Ikusi halaber
- Ikastaroaren ezarpenak
- Rolak esleitu - ikasleak nahiz irakasleak gehitzeko ikastaro batean
- Ikastaro-eskaria
- Using Moodle ikastaroko Hide Courses from some users or students izeneko foro-eztabaida