Erabiltzaileak igo

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Nola inportatu ikasleak testu-fitxategi batetik

Erabiltzaileak testu-fitxategi batez inporta daitezke, ikastaro batean matrikulatu eta talde batean ezarri. Ondorengo estekak testu-fitxategiari buruzko informazioa eskaintzen digu Erabiltzaileak igo.

Pausuak

  1. Kudeatzaile gisa, joan Moodle gunearen orri nagusira.
  2. Sakatu "Erabiltzaileak" "Kudeaketa" menuan.
  3. Erabiltzaileak leihoan, sakatu "Erabiltzaileak igo" estekan.
  4. Hurrengo leihoan, sakatu Arakatu botoiari.
  5. Nahi dugun fitxategia aurkitu eta aukeratu ondoren, sakatu "Erabiltzaileak igo".

Iradokizunak

  • Badira ikasleak autentifikatzeko metodo erosoagoak. Adibidez, erabiltzaileei euren kontuak sortzeko aukera eman sartzeko pasahitza erabilita.
  • Hau erabiliz gero, irakurri laguntza xehetasun gehiagorako.

Estekak