Capabilities/moodle/category:manage

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Gaitasun hau Moodle 1.9.4-n sartu zen aurretik banatuta zeuden moodle/category:create, moodle/category:update eta moodle/category:delete gaitasunak ordezkatzeko.

  • Honek erabiltzaileari ikastaro-kategoriak sortu, igo eta ezabatzen uzten dio.
  • Gaitasun hau sistema-testuinguruan bakarrik aplika daiteke edo kategoria-testuinguruan azpikategoriak kudeatzen uzteko.

Ekintza ezberdinetan aplikatutako arauak hauek dira: (Gogoan izan kategoria jakin baten goragokoa sistema testuingurua izan daitekeela, edo beste kategoria bat.)

  1. Kategoria berria gehitzeko, gaineratu beharrekoaren goragokoan moodle/category:manage behar duzu izan.
  2. Kategoria bat eta bertako ikastaroak arakatzeko, ez duzu normalean gaitasun berezirik behar, hauek izan ezik
  3. Kategoriaren izena, deskribapena edota ikusgarritasuna igotzeko moodle/category:manage izan behar duzu kategoria horretan bertan.
  4. Kategoria bat leku batetik bestera mugitzeko, moodle/category:manage izan behar duzu bai goragoko kategoria zaharrean bai berrian (eta ezin izango duzu kategoria bat bere buruaren ondorengo izateko mugitu!)
  5. Kategoria bat ezabatzeko, moodle/category:manage izan behar duzu goragoko kategorian eta kategorian bertan. Gainera, kategoria edo bere azpikategoriaren batek ikastaroak baditu beste hau ere beharko duzu:
    • moodle/course:delete bere ikastaro guztietan, eta moodle/category:manage azpiko kategoria guztietan, edo
    • moodle/course:create eta moodle/category:manage honen menpeko ez diren beste kategoria guztietan. (Salbuespena: kategoria honek ez badu azpikategoriarik, ez da begiratuko moodle/category:manage beste kategorian.)

Heredatutako rolaren berezko ezarpenak

Heredatutako Rola Ezarri gabea Baimendu Debekatu Ukatu
Kudeatzailea - X - -
Ikastaro-sortzailea X - - -
Irakaslea X - - -
Edizio baimenik gabeko irakaslea X - - -
Ikaslea X - - -
Bisitaria X - - -
Autentifikatutako erabiltzailea X - - -

Ikusi halaber