Ikastaro-kategoriak gehitu/editatu

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Oharra: Itzuli gabekoak. Anima zaitezte eta ekin!.     (itzuli gabeko beste orri batzuk)


Kokapena: Gunearen kudeaketa > Ikastaroak > Ikastaroak gehitu/editatu


Ikastaro-kategoriek Moodle gune bateko partaide guztientzako ikastaroak antolatu egiten dituzte. Bestelakoak da berezko ikastaro-kategoria Moodle gune berri batean. Ikastaro-sortzaileak edo kudeatzaileak Bestelakoak kategorian sar ditzakete ikastaro guztiak. Hala ere, irakasle eta ikasleek errazago aurkituko dituzte beren ikastaroak kategoria deskribatzaileetan antolatuta badaude.

Kategoria bateko ikastaroen zerrendak berez erakutsi egiten ditu irakasleak eta ikastaro bakoitzaren laburpena. Kategoria bateko ikastaro kopurua 9tik gorakoa bada (10 edo gehiago), irakasle eta laburpenik gabeko zerrenda laburra erakutsiko da.


Kategoria gehitu

Jende askok antolatzen ditu ikastaroak sailka edo ikasgune edo gaika. Probatu aldez aurretik antolaketa erabiltzaile gutxirekin ikastaro-kopuru handia sortu baino lehen, ondoren horiek batetik bestera mugitzen ibili beharrik ez izateko.

Kategoriak gehitzea ondo erraza da:

  1. Gunearen kudeaketa bloketik, sakatu Ikastaroak eta ondoren "Ikastaroak gehitu/editatu".
  2. "Ikastaro-kategoriak" orriaren beheko aldean "Beste kategoria bat gehitu" botoia dago. Sakatu hori eta bete kategoria berriaren izena eta sakatu "Aldaketak gorde"-ri.

Kategoria editatu

Moodle 1.9

Moodle 1.9-n kategoriak edita ditzakezu eta horrela Goragoko kategoria aldatu ahal izango duzu (beharrezko bada), kategoriaren izena aldatu edo ikastaro-kategoriaren deskribapena editatu eta kategoriarako itxura bat behartu (gaituta badago Kudeaketa blokea > Itxura > Itxurak > Itxuraren ezarpenak).

Kategoria ikusten bada, erabiltzaileek ikastaro-kategoriaren deskribapena erakutsiko zaie kategorian sartzen direnean, ikastaroen zerrendaren gainean.

Azpikategoriak editatu

Ikastaro-azpikategoriak sor daitezke ikastaro-kategoria berria gaineratuta eta "Mugitu kategoria hona:" zabaltzen den menua erabilita kategoria berria beste baten barrura sartuz. Era beran sor daitezke azpi-azpikategoria, e.a.

Moodle 1.9

Moodle 1.9-rekin ari bazara, zuzenean gainera dezakezu azpikategoria nahi duzun kategorian. Besterik gabe sartu ikastaro-kategorian, aktibatu edizioa eta sakatu 'Azpikategoria gehitu'-ri.

Kategoriak ezkutatu

Kategoriak ezkutuan

Erraz asko ezkuta edo erakutsi daitezke kategoriak hemendik: Kudeaketa blokea > Ikastaroak > Ikastaroak gehitu/editatu. Sakatu kategoria erakusteko edo ezkutatzeko botoiari. Ezkutatutako kategoriak kudeatzaileek bakarrik ikusiko dituzte. Berez, ezkutatutako kategoria bateko inongo ikastarorik ez da egongo ikasleen eskura baina Kudeaketa > Hasiera-orria >Hasiera-orriaren ezarpenak-era joan zaitezke eta 'Ezkutuko kategorietako ikastaroak ikusten utzi' laukitxoa markatu.

Setting category depth

'Kategorien zerrenda' edo 'Ikastaro eta kategorien zerrenda' hasiera orrietan agertuko diren kategoren kopurua mugatu egin ahal duzu zure config.php-n ondorengo lerroa sartuta:

$CFG->max_category_depth = n;

Bertan n izango da erakutsi nahi duzun gehinezko kategoria-kopurua.

Ikusi halaber

Using Moodle-eko eztabaida foroak: