Wikia ikusi

MoodleDocstik
(Hemendik dator mod/wiki/view)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Wikian zehar nabigatu

Wikiak ondorengo aukeretarako leihatilak ditu:

  • Ikusi
  • Edizioa
  • Estekak
  • Historia

Zabaltzen den menuaren bitartez beste esteka berezi batzuk ere aukera ditzakegu:

  • Gunearen mapa
  • Orriaren aurkibidea
  • Orri berrienak
  • Orri ikusienak
  • Sarrien aldatutako orriak
  • Eguneratutako orriak
  • Orri umezurtzat
  • Orri eskatuak
  • Orriak esportatu

Wiki orri berria sortu

Orriak edo artikuluak sor ditzakegu orri batean dagoeneko dagoen orri bateko testuan izena emanda. Wiki orria CamelCase erabilita izendatzen da edo izena kortxete artean idatzita ( [] ).

Adibidez:

NireWikiOrria (Camel Case) 
[Nire Wiki Orria] (kortxete artean) 

Wiki orriari emandako izenak '?' izan beharko du atzean. '?' -aren gainean sakatuta, orriaren edizioan sartuko zara. Idatzi testua, gorde eta wiki orri berria izango duzu.


Wiki markak

Wiki bateko orri bakoitza erraz edita daiteke wiki markak erabilita.

Paragrafoak

  • testu barruan lerro hutsen bidez banatutako paragrafoak
  • hiru ehuneko %%% erabili lerro jauzia eragiteko
  • testuaren aurretik espazioak edo tabuladoreak sakatu koskak sortzeko

Goiburua

Lerro batean hasieran harridura zeinua ! erabili goiburu txikia sortzeko !! goiburu ertaina sortzeko !!! goiburu handia sortzeko

Testu estiloa

  • Testua nabarmendu nahi baduzu, idatzi komatxo arrunten artean (horrela letra etzanean agertuko da)
  • Letra lodia bi azpimarrarekin __ lortzen da (edo bi asteriskoren artean idatzita **)
  • Testua handitzeko bi almodatxoren artean idatzi ##
  • Idazmakinaren tipografia duen testua bi berdin zeinu == artean idatzita lortzen da.

Zerrendak

  • Zerrenda bati hasiera emateko, idatzi asteriskoa * zerrendaren hasieran
  • Erabili # numeratutako zerrendak egiteko
    • azpi zerrendak ere sor ditzakezu
    • zerrendaren ondorengo puntuek ere * eta # zeinuekin hasi beharko dute

Hiperestekak

Idatzi CamelCasen Wikihitz bat ('WikiWord') testuaren edozein tokitan hiperesteka berria sortzeko edo sartu hitz batzuk kortxete artean http://www.example.com/ bezalako interneteko helbide zuzen baterako hiperesteka sortzeko (hau da, http://- hasten dena). Testuan automatikoki aukeratu ahal izango da www helbidea edo WikiEsteka kortxete artean sartzea [Moodle] eta izenburu argi bat erabiltzea komatxoak edo | karakterra erabilita.

[title | http://example.com] 
[WikiHitza "izenburua"] edo [WikiEsteka "rako izenburua"] 

ez baduzu nahi WikiHitz bat edo http://www-address helbide bat (edo kortxete arteko edozer) hiperesteka bihurtzea, besterik gabe idatzi harridura zeinua edo ~ zeinua.

!EzHiperEsteka, ~EzHiperEsteka 
![ez hiperesteka], !http://nolink.org/ 

Taulak |-rekin

Besterik gabe, sartu testua ' | ' -ren artean taula bat egiteko. Kontuan izan normalean nabigatzaileak gelaxka hutsak ez dituztela kontuan hartzen. Mesedez, utzi beti lerro huts bat taularen aurretik eta ondoren, taula eta paragrafoaren artean tartea egon dadin.

Irudiak

Orri batean irudia sartzeko sartu www helbidea kortxete artean, adibidez,

[1] 

beste aukera bat irudia igo funtzioa erabiltzea da.