Gehitu/editatu zeregina

MoodleDocstik
Pedro Lonbide (eztabaida | ekarpenak) (Zeregina gehitu izenburua Gehitu/editatu zeregina-(e)k ordezkatu du.)(r)en berrikusketa, ordua: 16:52, 12 Martxoa 2009
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Nola sortu zeregina

Pausuak

  1. Irakasle edo kudeatzaile gisa, ikastaroaren orri nagusira joan.
  2. Edizioa desaktibatuta badago, sakatu Edizioa aktibatu.
  3. Erabaki zein kuadro edo ataletan gehitu nahi dugun zeregina.
  4. Sakatu "Jarduera gehitu..." menuan eta ondoren "Zeregina" aukeratu.
  5. Formularioa bete. Izena eta zereginaren deskribapena adierazi, entregatze-data, kalifikazioa eta denbora-muga. Zeregin mota arretaz aukeratu behar dugu: Lineaz kanpoko zeregina, Fitxategi bakarra igo edo On line testua. Laguntza-ikonoak erabil ditzakezu. Beti duzu berriz editatzeko aukera.
  6. Sakatu Hurrengoa, aukeratutako zeregin-motaren xehetasunak konfiguratzeko.

Garrantzizkoa

  • On line zereginetan argi adierazi behar dugu deskribapenean eskatutako fitxategiaren formato digitala.
  • Zeregina sortu den eta entregatu behar den datak automatikoki jasoko dira ikastaroaren egutegian.

Iradokizunak

  • Konprobatu egin beha da entregatzte-data guk nahi duguna dela.
  • Lineaz kanpoko zereginak iruzkin eta kalifikazioen berri emateko erabil ditzakegu.