Fitxategi bakarra igo

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Ikasleak fitxategi bat igo dezake.

Word dokumentua izan daiteke, kalkulu-orria edo formatu digitaleko beste edozer. Hainbat fitxategi zipeatu egin daitezke eta ondoren bidali. Ikasleek beren fitxategiak igo ondoren, irakasleak bidalketa irekitzeko aukera du eta Moodle-ren interfaza erabili kalifikazioa emateko eta feedback gisa iruzkinak egiteko. Bidalketa-amaera epera arte nahi beste aldiz igo dezake ikasleak fitxaytegia. Azkena bakarrik gordeko da eta hori bakarrik jasoko ditu irakaslearen oharrak.

Ezarpenak

Zeregina editatun azaltzen diren zereginen ezarpen orokorrez gain beste ezarpen hauek ere badira.

Berbidalketa baimendu

Berez, ikasleek ezin dute zeregina berbidali irakasleak berau kalifikatu ondoren. Aukera hau aktibatzen baduzu, ikasleek aukera izango dute zeregina berbidaltzeko irakasleak berau kalifikatu ondoren (zuk berriz ere kalifikatzeko). Erabilgarri izan daiteke irakasleak ikasleak lan hobea egitera bultzatu nahi baditu prozesu interaktiboan.

Irakasleei egindako e-posta jakinarazpenak

Gaituta badago, irakasleak e-posta labur bat jasoko du ikasleek zeregin bat bidaltzen edo eguneratzen dutenean.

Bidalketa jakin bat kalifikatzeko baimena duten irakasleek bakarrik jasoko dute jakinarazpena. Beraz, adibidez, ikastaroak banatutako taldeka baditu, talde bakoitzkeo irakasleak ez ditu jasoko gainontzeko taldeetako ikasleen jakinarazpenak.

Gehienezko tamaina

Ezarpen honek zehazten du ikasleak bere bidalketan igo dezakeen fitxategiaren gehienezko tamaina. Zure ikasleek Word dokumentua edo kalkulu-orriak igotzen ari badira, hainbat megabyterako baimena eman beharko diezu. Zure ikasleek multimedia proiektuak edo irudiak edota audio fitxategiak igotzen ari badira, berriz, tamaina handiagoa erabiltzen utzi beharko diezu.

FAQ

  1. Ba al da modurik ikasleak bere bidalketa egoki bideratu duela jakiteko mezu edo e-posta jasotzeko?

Ez Moodle-ko instalazio estandarrean.