Ikasgaiak
Orri hau eguneratu behar litzateke. Horretarako komeniko litzateke orriaren edukia arretaz aztertzea eta beste hizkuntzetako bertsioekin alderatzea.(Ikusi eguneratu beharreko orri gehiago )
Ikasgaiak edukiak era interesgarri eta malguan eskaintzen ditu. Hainbat orri ditu. Hauetako bakoitzak normalean galdera bat du bukatzeko eta aukeratzeko erantzun multzoa. Ikasleak aukeratzen duenaren arabera, hurrengo orrira joango da edo aurreko batera itzuliko. Era sinplean edo konplexuan nabiga daiteke ikasgaian zehar, neurri handi batean aurkezten den materialaren egituraren arabera. Honen ikono estandarra hauxe da:
Ezaugarri nagusiak
Ikasleei lantzen ari den gaiaren inguruko informazioa eman behar zaienean erabiltzen da ikasgaia. Edukia zati txikietan banatuko da eta zatika erakutsiko zaio ikasleari. Ikasle bakoitzak planteatuko zaizkion galderei erantzun behar die. Galderei erantzun egokia emandakoan bakarrik iritsiko dira ikasleak ikasgaiaren hurrengo edukietara. Erantzun okerrak emanez gero, behin eta berriro erakutsiko zaie eduki bera edo ikasgaiaren ondorengo zatiren bat edo ikasgaiaren hasiera bera ere bai.
Ikasgaiaren zati horiek Orriak deitzen dira. Orri bakoitzaren tamaina geuk nahi duguna izango da baina ez luke izan behar pantaila batean sartzen dena baino handiagoa.
Orri bakoitzak galdera bat izan behar du bukaeran eta beste orri batera egin dezake jauzi. Modulu honek orri-multzo bat sortzen du eta bata bestearen atzetik ager daitezke, diapositiba-aurkezpen batean bezala, edo era ez linealean edo biak nahastuta.
Galderen bidez kalifikatu egin ahal dugu edo ez eta baliabide huts bezala erabili.
Oinarrian bi modu daude: txartelen bidezkoa (flash-cards), eta aurkezpen modukoa. Txartelen bidezkoa aukeran dago informazioren bat ematea eta aleatorioki galdera bat egiten da. Ez dago ezarrita ez hasierarik ez bukaerarik, orden zehatzik gabe elkarren ondoren erakusten diren txartel multzoa baino ez da. Aurkezpen moduak diapositiba-saio bat bezala erakusten du ikasgaia (galderarik gabeko orriak bakarri), zabalera, altuera eta pertsonalizatutako kolore fijoekin.
Ezaugarri asko ditu ikasgaiak iruzurrak ekiditeko eta aurkezpena interesgarriago egiten dute galdera-blokeek, babeserako pasahitzak eta denbora-mugak. Edukia galderekin nahastuta e-Learning-aren praktika-printzipioak abian jartzeko aukera duzu (ikusi Clark eta Mayer, 2004), bertan praktika instrukzio-materialarekin lotzen baita.
Orriak, galderak, erantzunak eta errefortzua
Orriek osatzen dute ikasgaia. Orri bakoitzak hainbat informazio ematen du eta galdera du bukaeran. Erraza edo zaila izan daiteke galdera, hartzaileen arabera. Orrian aurkeztutako edukiarekin egon behar dute lotuta galderak.
Orri bakoitzean galderari aukerako erantzun multzoa lotzen zaio. Orokorrean galderetako bat da zuzena eta erantzun oker gutxi batzuk daude. Erantzun-kopurua ezberdina izan daiteke orri bakoitzean. Orri batzuk galdera zuzen bat eta gehienez hiru erantzun oker izan dezakete eta beste batzuk egia/gezurra galderak izan ditzakete edo bai/ez besterik gabe.
Erantzun-kopurua mugatua da. Gehienezko kopuru hori ikasgaiaren ezarpenetako bat da eta, beraz, ezarpenetan zehazten da. Hala ere, gehienezko kopurua malgua da eta edozein unetan alda daiteke. Muga honek orriak gaineratzean bete beharreko eremu-kopurua bakarrik zehazten du.
Erantzunekin batera berehalako errefortzu edo emaitzen-jakinarazpen sistema bat dago. Erantzun bakoitzak du bere iruzkina. Ikasleak erantzun bat aukeratzen duenean orri "berri"ra pasa aurretik iruzkina erakutsiko zaio ("Berri" hitza emaitzaren araberakoa izango da; izan ere, ikasleak erantzun okerra aukeratuta behin eta berriz orri berera buelta daiteke).
Iruzkina gehienetan laburra izaten da, nahiko izan daiteke "ederki" edo "gaizki" esanda. Hala ere, azaldu egin dezakete ustez egokia zen erantzun hori zergatik den okerra.
Gerta daiteke irakasleak orri bat galdera bat eta erantzun-multzo batekin bukatu nahi ez izatea. Horrelakoetan, ikasleak ikasgaiaren hurrengo orrira joango dira besterik gabe. "Hurrengo orria" horren esanahi zehatza aurrerago azalduko da.
Ordena logikoa eta nabigazio-ordena
Ikasgai baten orri-kopurua edukiaren araberakoa izaten da orokorrean. Irakasleak ahalik eta ulergarrien aurkeztu nahiko du ikasi beharrekoa eta era logiko eta progresiboan garatu. Ikasgaia moduluan, horri Ordena logikoa esaten zaio eta orden horretan erakusten zaizkio orriak irakasleari. Irakasleak pantaila luze batean ikusten ditu orri guztiak lehen orritik hasita.
Ikasgaiak bi orri edo gehiago dituenean irakasleek mugitu egin ahal dituzte eta ikasgaian edonon gaineratu beste orri bat. Ordena logiko hori da berez Nabigazio-ordena ere. Bigarren honek ikasleek zein ordenatan ikusiko dituzten orriak adierazten du. Berezko nabigazio-ordenean, erantzun zuzenek (ordena logikoaren) hurrengo orria erakusten dute eta erantzun okerrek berriz ere ikasleari galdera bera egingo dion orria erakusten dute berriz. Berezko nabigazio-orde hau izango da ikasgai gehienetan EGOKIA. Hala ere, ikasgaiaren ibilbide zailago bat sortzeko posible da edozein erantzun okerri "Jauzia" aldatzea edo lotzea.
Jauzi horiek bi motatakoak izan daitezke: Jauzi erlatiboak eta Erabateko Jauziak. Berezko nabigazioak Orri hau eta Hurrengo orria jauziak erabiltzen ditu, Hurrengo orria jauzia ikasgaiaren orden logikoari dagokio. Erabateko jauziek erakutsi beharreko orria adierazten dute orriaren izenburua zehaztuz. Horrela ikasgai batek "abartzeak", bukleak eta egitura ez lineala.
Irakasleak nabigazioa nola "dabilen" ikusi ahal du Aurreikusi esteka erabilita. Horrela irakasleari ikasleei bezalaxe erakutsiko zaio ikasgaia.
Jauzien erabilera ez dago araututa, galdera batek erantzun zuzen bat baino gehiago izan dezake. Hurrengo atalean ikusiko dugu zehatzago.
Erantzun zuzenak eta erantzun okerrak
Normalean ikasgai bateko galdera bakoitzak erantzun zuzen bat eta hainbat erantzun oker izango ditu. Erantzun zuzenek aurrera bidaliko dute ikasgaian ikaslea eta erantzun okerrek atzera bidaltzen dute eta dagoen lekuan utzi, berriz ere orri bera erakutsita. Beste material batzuetan ikasleak erabakitzen du zein material ikusi edota ikasi.
Irakasleak orri-zerrenda bat bezala ikusten du ikasgaia hasieratik bukaerara. Orriak ez badude ordenik egokienean irakasleak erraz mugi ditzake ordena egoki hori lortzeko.
Hurrengo orrira jauzi egiten duten erantzunak dira zuzenak eta Orri hau jauzia dutenak okerrak. Orri batek bi erantzun eta biek Hurrengo orrira egiten badute jauzi bi erantzunak dira zuzenak. Ikasgaiaren bukaerara jauzi egiten duen erantzuna, definizioz, zuzena da. Ikasgaiaren bukaera ez da benetako orria, (ordena logikoaren) azken orriaren ondorengo gune logikoa da. Gune horretara iristen direnean bukatzen dute ikasleek ikasgaia.
Horrela, bada, ikasgaiaren lehen orrira jauzi egiten duen erantzuna okerra da. Bi orriko (ordena logikoan) jauzia eragiten duen erantzuna zuzena da. Atzerako orrira (berriz ere orden logikoan) jauzi egiten duen erantzuna okerra da.
Orri bat gaineratzen denean berez ezarritako jauziak hauexek dira:
- Lehenengo erantzunaren jauzia Hurrengo orria da.
- Ondorengo erantzunen jauziak Orri hau-ra doaz.
Horren arabera, jauziak aldatzen ez badira, lehenenengo erantzuna da zuzena eta gainontzekoak okerrak. Jakina, ez bada hori nahi duguna berezko jauziak aldatu egin beharko ditugu orri berria gorde aurretik. Edonoiz aldatu ahal ditugu erraz asko orria zuzenduta.
Erantzun zuzen eta oker kontzeptu honekin ikaslearen prozesua kalifikatu egin ahal dugu ikasgaia bukatzen denean. Zehatzago ikusiko dugu ondoren.
Kalifikatu
Aurreko atalean azaldu dugu erantzun zuzen eta okerren kontua. Honekin kalifikazioa eman ahal diegu ikasleei ikasgaia bukatzean. Kalifikazio-metodoa gardena izateko formula erraza erabiltzen da: emandako erantzun zuzenen kopurua zati erantzundako galdera-kopurua. Ikasgaiaren kalifikazio parametroarekin eskalatzen da ondoren zenbaki hori.
Ikaslea ikasgaiaren bukaerara iristen denean kalifikatzen da ikasgaia. Azken orriko (logikoa) galderari zuzen erantzundakoan iristen da gune honetara.
Ikasleak ez du ikasgai osoa jarraian egin behar. Ikasle batek hainbat orri egin eta ondoren geratu egiten bada, ikasgaian sartzen den hurrengoan ikasgaia hasieratik edo utzitako tokian hartu nahi duen galdetzen zaio. Utzitako tokia erantzun zuzena eman zuen azken orria da. Aurreko saiakerak" eta "utzitako" saioetako kalifikazioak erregistratu egiten dira eta beste saioetan erakutsitako orriak eta erantzundako galderak ere sartuko dira.
Ikasgaiaren kalifikazioak erabiltzeak on gaitzak ditu. Ikasgaiaren helburu nagusia ezagutzaren transferentzia era interesgarrian egitea da. Kalifikazioa ematea ikasgaia leihaketa bihur dezake eta helburua erantzun zuzenak ematea besterik ez. Bestalde, ikasleei "emaitza perfektua" lortzea gustatzen zaie eta kalifikazioak ematea % 100 majikoa lortu arte ikasgaia errepikarazteko amua izan daiteke.
Ikasgaiek kalifikazioak badituzte ere, ez dira "azken emaitza" lortzeko notatzat hartu behar. Ebaluazio formatiboa da erabilgarriena eta bertan kalifikazioak jardueraren neurgarrietako bat badira ere orokorrean ez dira ikasgaiaren azken notaren alderdi bakarra. Ikasgaiak era formalean erabiltzen badira agian egokiagoa izango da kalifikazioak ehunekotan ematea. Adibidez, ikasleak ikastaro honetako zortzi ikasgaietan gutxienez % 80ko bataz bestekoa lortu behar du zeregin jakin batera pasatu ahal izateko. Ikasgaiak ezagutza eskuratzeko erabiltzen dira batez ere. Beste zerbait da ezagutza horren ebaluazioa.
Berriz saiatu
Aurrerago esan denez, formazio-jarduera bezala erabil daiteke ikasgaia, ezagutza jakin bat eskaini aldi berean ikasleari berea sortzeko eskatzen zaiolarik. Hori dela-eta, zentzuzkoa dirudi ikasleari ikasgaiak errepikatzen uztea eta kalifikazioetan nota ona lortu ahal izatea. Honek errepikapena edo hainbat saiakera egin ahal izatea dakar.
Berez, mugarik gabeko saiakera kopurua ahalbidetzen dute ikasgaiek. Ikasgaian egindako saiakera bakoitza erregistratu egiten da eta ikasleak espediente batean ikusi ahal du bere ibilbidea. Ikasleak ikasgaian ordura arte izan duen notarik onena ikusiko du.
Ikasgaian lortu ahal den kalifikaziorik altuena lortutakoan ere egin ditzake ikasleak saiakera gehiago (ezin izango du, jakina, nota hobetu). Oraingo honetan, ikasleek ikasgairen ibilbide "okerrak" azter ditzakete.
Gerta daiteke, ez ohiko arrazoiengatik, irakasleak ikasleek saiakera bakarra egitea nahi izatea ikasgaian. Une jakin bateko azterketa gisa erabil daiteke ikasgai jakin bat. Ez-ean ezarri behar da hemen ikasgaiaren Ikaslearen berrikuspena baimendu parametroa. Ikasgaia bukatuta ez zaie uzten ikasleei berrikusten. Hala ere, ikasgaia ez bada jarraian egiten ikasleei hasieratik edo utzitako tokitik jarraitzen utziko zaie.
Ikasgaia sortu
Ikasgaia sortzeko irakasleak lehenengo orriko testua eta orri horretako erantzunak eta iruzkinak gaineratu behar ditu. Lehenengo orri egindakoan orri gehiago gaineratu ahal ditu irakasleak edo zuzendu. Ikasgaiak orri bat baino gehiago badu ikasleak mugitu egin ditzake orriak, hau da, ordena aldatu. Ikasgaia sortzen ari den bitartean irakasleak orriak gaineratu, editatu edo zuzendu, ezabatu eta mugitu egin ahal ditu.
Normalean ikasgai batek 5 eta 10 orri bitartean osatuko du gai bat eta ikastaro batek 10 baino ikasgai gehiago izan ditzake. Modulu hau ez zen sortu orri-kopuru handia duten ikasgaiak kudeatzeko, "ikasgai" horiek erabilgarriago diren Moodle-ren atal edo koadrotan egin behar dira.
Txartel erako ikasgaiak (Flash Card)
Ikasgaia modulua Txartelen (Flash Card) bidezko zeregin bezala erabil daiteke. Ikasleari informazio jakin bat erakusten zaio (aukeran) eta galdera bat ordena aleatorioan. Ez da zehazten hasiera eta bukaerarik. Orden zehatzik gabe bata bestearen ondoren erakusten diren txartel-multzoa besterik ez.
Ikasgaia moduluan orriak dira txartelak. Erantzun zuzenek Hurrengo orrira egiten dute jauzi, okerrak orri berean geratzen dira.
Txartelen (Flash Card) jokaeraren bi aldagai oso antzeko daude. "Ikusi gabeko orri bezala" erakutsi aukerak bi aldiz erakusten du orri bera (nahiz eta ikasleak Txartel/Orri horri lotutako galderari zuzen ez erantzun). Beste aukera "erantzun gabeko orria erakutsi" da eta horrek aldez aurretik erakutsi zaizkion orriak ere erakutsi ahal dizkio ikasleari baina oker erantzundakoak bakarrik.
Ikasgaiaren galdera-motak
Ikasgaia moduluak gaur egun onar ditzakeen galdera-motak hauek dira:
Aukera anitzekoa eta erantzun anitzekoa
Aukera anitzak Hauxe da berez erabiltzen den galdera-mota. Aukera anitzeko galderetan emandako aukeren artean erantzun bat aukeratu beharko du ikasleak. Erantzun egokiak ikasgaian aurrera eramango du ikaslea, okerrek ez. Zenbaitetan "nahasgarri" esaten zaie erantzun okerrei eta horien erabilgarritasuna, sarri, nahasgarriaren kalitatearekin du zerikusi handiagoa galderekin edo berauen erantzun egokiekin baino.
Erantzun bakoitzan aukeran izan dezake iruzkin bat. Sartzen ez bada, berez dagoen "Erantzun egokia" ala "Erantzun okerra" iruzkina erakutsiko zaio ikasleari.
Aukera anitzeko galdera batean erantzun egoki bat baino gehiago izan daiteke. Erantzun egoki bakoitzak iruzkin ezberdina eman ahal dio ikasleari eta ikasgaiaren orri ezberdinetara jauzi egin (aurrera egin) baina ezin dituzte kalifikazioak aldatu, (hau da, galdera batzuk ez dira beste batzuk baino egokiagoak, kalifikazioari dagokionean behintzat.) Erantzun guztiak izan daitezke egokiak eta aukeratutakoaren arabera ikasgairen alde ezberdinetara eraman ikaslea.
Aukera anitzeko galderen aldaera bat "Aukera eta Erantzun anitzak" da. Galdera hauetan ikasleak emandako erantzun guztien artean erantzun egoki guztiak aukeratu beharko ditu. Galderak ikasleari esan ahal dio ala ez zenbat erantzun egoki dauden. Adibidez, "Ondorengoetatik zein izan zen EEBBetako presidente?"-k ez du esaten baina "Aukera itzazu ondorengo zerrendatik EEBBetako presidente izan ziren biak"-ek bai. Erantzun egoki-kopurua bat eta aukera-kopuruaren arteko izan daiteke. (Erantzun egoki bakarra duen Aukera eta Erantzun anitzak galdera bat eta Aukera anitzeko galdera bat ezberdinak dira, lehenengoan ikasleak erantzun bat baino gehiago aukera dezakeelako eta bigarrenean, berriz, ez.)
Erantzun egokiek, hemen ere, aurrerako jauziak sortzen dituzte eta okerek berriz orrian bertan segitu beharra edo atzera egitea dakarte. Erantzun egoki bat baino gehiago dagoenean, jauziek orri berera eraman beharko lukete, eta era berean galdera okerrek. Horrela ez bada, ikasgaiaren irakaslea ohartarazten da. Iruzkin egokia, beharrezkoa bada, lehenengo erantzun egokian eman beharko litzateke eta iruzkin okerra, beharrezkoa bada, lehehengo erantzun okerean. Ez zaie erreparatzen beste erantzunen iruzkinei (ohartarazi gabe).
Erantzun laburra
Erantzun laburra Ikasleak testu labur bat idatzi behar du. Hau erantzun bat edo gehiagorekin alderatzen da. Erantzunak egokiak ala okerrak izan daitezke. Erantzun bakoitzak iruzkina bat izan dezake, aukeran. Erantzun batentzako iruzkinik sartzen ez bada, berez "Erantzun egokia" ala "Erantzun okerra" iruzkinak erakutsiko zaio ikasleari. Sartutako testua ez badagokio inongo erantzuni, galdera okerra eta berezko okerraren iruzkina erakutsiko zaio ikasleari.
Berez dakarrenaren arabera, testua alderatzerakoan ez zaio erreparatzen letra larriz xehez dagoen. Bada aukera horri errepartzeko.
Egia/gezurra
Egia/Gezurra Galdera-mota honetako erantzunak bi aukera ditu, egia ala gezurra. Ikasleak aukera egokia egin behar du. Galdera-mota hau berez bi aukera dituen aukera anitzeko galdera da.
Enuntziatuak lotu
Galdera hauek oso erabilgarriak eta malguak dira. Zerrenda bateko izen edo enuntziatuak beste zerrenda batekoekin egoki lotu behar dira. Adibidez "Lotu hiriburua eta herrialdea" Japon, Kanada, Italia eta Tokio, Ottawa, Roma zerrendak emanda. Zerrendako elementuak errepikatu egin ahal dira baina kontuz ibili behar da errepikapen berdin berdinekin. Adibidez "Identifa ezazu izaki hauen mota" Enara, Behia, Iñurria, Txakurra eta Txoria, Animalia, Intsektua, Animalia zerrendekin.
Galdera-mota hau sortzean lehen zerrendako datuak Erantzuna atalean agertzen dira eta bigarrenekoak Erantzun egokia atalean. Ikasleak datuak egoki lotzen dituenean lehen erantzunaren jauzia erabiltzen da. Erantzun oker batek bigarren erantzunaren orrialdera egiten du jauzi. Galderak ez du aukera ematen erantzun egoki pertsonalizatuak egiteko, ikasleari zenbat lotura diren egokiak ala guztiak diren egokiak esaten zaio.
Aukera anitzeko galderan aukerak aleatorioki agertzen dira eta horietan ez bezala, datuen lehen zerrenda ez da nahasten eta sartutako orden berean agertzen da. Honek galdera "Ordenatuak" sortzeko aukera ematen du. Galdera honetan adibidez, "Jarri ondorengoa jaiotze-dataren arabera, gazteenetik hasita" 1., 2., 3., 4. eta Longfellow, Lawrence, Lowell, Larkin zerrendekin. Bigarren zerrenda nahastu egingo da galderan erabili aurretik.
Zenbakizko galderak
Zenbakiduna Galdera mota honen erantzuna zenbaki bat izango da. Era errezenean erantzun bakarra eskatzen du. Adibidez, "Zenbat da 2 gehi 2?" 4 erantzunarekin aurrerako jauzia eginez. Hala ere, hobe da zenbaki-rangoa zehaztea. Era horretan, galdera "Zenbat da 10 zati 3" bada, erantzuna "Gutxienekoa:Gehienekoa" eran eman beharko litzateke, bi balore bi puntuz banatuta, alegia (:). Horrela, 3.33:3.34 hartzen bada galderan onartutako rangotzat, 3.33, 3.333, 3.3333... erantzunak egokitzat hartuko dira. Erantzun "Oker"etan 3.3 (gutxienekoa baino txikiagoa) eta 3.4 (gutxienekoa baino handiagoa).
Erantzun egoki bat baino gehiago egon ahal da eta erantzunak zenbaki bat edo bi izan daitezke. Kontuan hartu erantzunak zuzentzeko ordena 1. Erantzuna, 2. Erantzuna.... dela eta beraz kontuz ibili behar dela espero den erantzuna agertzeko. Adibidez, "Noiz jaio zen Larkin?" galderak 1922 izan beharko luke balore bakartzat, benetako erantzuna, eta 1920:1929 balore-parea, 20-ak, erantzun ez hain zehatz bezala. Balore hauek zuzentzeko ordena, jakina, 1922 eta gero 1920:1929 izango litzateke. Lehen erantzunaren iruzkina "Egokia da" izango litzateke eta bigarrenarena berriz "Hurbil, hamarkada egokia idatzi duzu".
Erantzun okerrak sar daitezke, baina berez duen rangoaren arabera erantzun egokien ondoren jarri beharko lirateke. Adibidez, "10 zati 3" galderari 3:4 erantzun okerra gehitzean, erantzun egokiaren ondoren egin beharko da. Hau da, erantzunak ordenatu egiten dira 3.33:3.34 (erantzun "egokia") ondoren 3:4 (erantzun "okerra", baina ez erabat okerra).
Adar-taulak
Zure ikasgaiak eduki edo informazio asko baldin badu, ataletan bana dezakezu. Ikasgai baten barruko atal hauek adarrak deitzen dira.
Adar-taulak ikasgaiaren beste orri batzuetarako esteka-multzoak dituzten orriak dira, besterik gabe. Gehienetan, Eduki-taula izaera duen adar-taulak ematen dio hasiera ikasgaiari.
Adar-taula bateko esteka bakoitzak bi osagai ditu: deskribapena eta xede-orriaren izenburua.
Adar-taula batek ikasgaia adar (edo atal) multzo batean banatzen du. Adar bakoitzak hainbat orri izan ditzake (gai beraren ingurukoak izan ohi dira). Normalean, adar baten bukaera Adar-Bukaera orri batekin adierazten da. Orri berezia da hau eta, berez, aurreko adarreko taulara eramango du ikaslea. Adar-bukaera bateko "atzera" aldatu egin ahal da, hala nahi izanez gero, orria editatuz.
Ikasgai batean adar-taula bat baino gehiago egon ahal da. Adibidez, era erabilgarrian antola daiteke ikasgai bat puntu bereziak adar nagusietako azpiadarretan ezarrita.
Ikasgai batek adar-taula bat edo gehiago baditu, arrazoizko balore batera ekarri behar da "Gutxieneko galdera-kopurua". Horrela, kalifikazioa kalkulatzen denean ikusitako orri-kopuru txikienera eramaten da. Parametro hau horretara ekartzen ez bada, ikasleak ikasgaiaren adar bakarrera joateko aukera izango du, galdera guztiei egoki erantzun eta ikasgaia utzi kalifikazio altuena lortuta.
Garrantzizkoa da ikasleei ikasgaia bukatzeko modua eskaintzea. Hau egiteko adar nagusian "Ikasgaia bukatu" esteka ezar daiteke. Ekintza honek Ikasgai-bukaera orrira (balizkoa) eramango luke.. Beste aukera bat, ikasgaiaren azken adarra erabiltzea da (hemen, "azken" terminoak orden logikoa adierazten du) ikasgaiaren bukaerarako joanda soilik. Hau da, ikasgaia ez da bukatzen Adar-bukaera orri batekin.
Gainera, adar-taula bat bistaratzen denean, ikasleak aukera du behin baino gehiagotan beratara jotzeko. Kalifikazioa, ordea, erantzundako galdera bakar kopurua erabilita kalkulatzen da. (Benetan, kontrakoa gertatzen da: kalifikazioa baxuagoa izango da ikusitako orri-kopurua zatitzaile erabiltzen baita kalifikazioa kalkulatzeko errepikapenak erabiltzen direnean). Ikasleei ikasgaian duten aurrerapena argi azaldu nahian, zenbat galderari erantzun dioten egoki, zenbat orri ikusi duten eta orri bakoitzean unean unean duten kalifikazioa zehazten zaie.
Ikasgai-bukaerara iritsiko da esplizituki haraino jauzi eginda edo ikasgaiaren azken orritik (orden logikoa) hurrengo orrira jauzi eginda. Ikaslea ikasgai-bukaerara iristen denean zorion-mezua jaso eta kalifikazioa erakutsiko zaio. Kalifikazioa erantzun egoki-kopurua zati ikusitako orri-kopurua bider ikasgaiari ezarritako kalifikazioa izango da.
Ikasleak ez badu ikasgaia osorik burutzen, berriz bertaratzen denean aukeran izango du hasieratik edo emandako azken erantzun egokitik hasi.
Berriz ekiteko aukera duen ikasgai batean, ikasleak aukeran du ikasgaia errepikatzea emaitza altuena lortu arte.
Jarduera-moduluak |
Zereginak | Txata | Inkesta xumea | Foroak | Glosategiak | Hot Potatoes | LAMS 1.6 | Ikasgaiak | Galdetegiak | SCORM | Hausnarketak | Wikiak | Tailerrak | Blogak | Datu-basea 1.6 | Modulu ezestandarrak |