Ikasgaia ikusi

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Irakasleak orrian ikusten duena ezberdina izango da ikasgaiak edukiren bat badudu edo oraindik hutsik badago.

Ikasgaiak edukirik ez duenean:

Ikasgai berria sortzen ari denean lehenik eta behin ikasgariaren ezarpenak aukeratu behar dira Nola gehitu ikasgaia eta ondoren (moodle_gunearen_izena/mod/lesson/view/php) orrira bidaliko gaituzte. Bertan galdetuko zaigu zer egin nahi dugun hasteko: Galderak inportatu, Abartze-taula gaineratu edo Galdera-orria gaineratu.

!KONTUZ! Askoz komenigarriagoa da hasieran Galdera-orria sortzea eta ondoren sortzea Adar-taula.

Ikasgaiak edukia duenean:

Irakasleak hiru eratan ikus dezake ikasgaia. Hauek dira:

  • orri guztiak ikusi
  • nabigazioa ikusi
  • adar-taula ikusi

Moodle 1.6-k zabaldutako ikuspena barne duen lehiatila-formatua ere gehitu du: hedatuta ikusi edo kolapsatuta.

Moodle 1.6


Orri guztiak ikusi

Ikasgaiaren orri guztiak ikusteko Hedatuta botoiari sakatu beharko diozu. Hau da ikasgaiaren ikuspen normala irakaslearentzat. Bertan ikasgaiaren testu osoa erakusten da eta, beraz, oso luzea izan daiteke. Orri guztiak orden logikoan ikusiko dituzu (ordena oso garrantzizkoa da, ikusi "Erantzun zuzenaren ondorengo ekintza", ikasgaiaren edizio-orrian). Orrien artean agertuko zaizu eta erabili ahal izango dituzu ondorengo komandoak: Galderak inportatu | Clusterra erantsi | Cluster bukaera gaineratu | Abartze taula gaineratu | Abartzearen bukaera gaineratu | Galdera-orria gaineratu hemen. Galderetan azpimarratuta agertzen dira erantzun zuzenak.

Aholku erabilgarria: orrien izenburuak bakarrik orden logikoan (edukirik gabe) "Mugitu" esteketako bat sakatzea baino ez duzu. Horrela orrien izenburuen zerrenda ikusiko duzu (jakina, mugituko den orriaren izenbururik gabe). Ikasgaiaren egitura konprobatzeko prozedura erraza da hau.

Nabigazioa ikusi

Ikasgaia ikusteko beste era bat da hau. Hemen irakasleak ikusiko du nola funtzionatzen duen nabigazioak ikasgaian zehar, hau da, ikaslearen ikuspuntutik ikus dezake ikasgaia: orriz orri. Galdera-orri jakin bat ikus daiteke Galdera berrikusi botoiari sakatuta orriaren bukaeran edo Berrikusi nabigazioa esteka erabilita ikasgaiaren hasieran edo bukaeran. Galdera berrikusi botoiak galdera(k) d(it)uen orrian bertan irekiko du ikasgaia; Berrikusi nabigazioa estekak, berriz, lehenengo orritik irekitzen du ikasgaia, ikasleak hasiera batean ikusiko lukeen bezala.

Aholkua: Ikasgaiaren ezarpenetan Ezkerreko menua erakutsi , aukeratu bazenuen orain benetan ikusiko duzu menu hori ezkerreko aldean. Menu hori Nabigazioa ikusin zaudenean bakarrik ikusten da baina ez Orri guztiak ikusi edota Zuhaitz eran zaudenean.

Zuhaitz era

Ikuspegi hau ikusteko berau aukeratu behar duzu ikasgaiaren ezarpenetan.

Zuhaitz erako ikuspegian ikasgaiaren egitura erakusten da orrien izenburuak orrien orden logikoan dituela. Abartzen egitura ere ikusi ahal izango duzu, ezberdintzeko erabiltzen diren kolore ezberdinak direla-eta. Zuhaitz eran orriak editatu, mugitu eta ezabatu egin ditzakezu.