Zereginaren xehetasunak

MoodleDocstik
(Hemendik dator mod/assignment/details)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Zereginaren konfiguraziorako bigarren pausua aukeratutako zeregin-motaren araberakoa da eta ondorengo eremuak bete behar ditugu:

Berbidalketa baimendu

(Aukera hau ez da garrantzizkoa Lineaz kanpoko zeregina motakoetan.)

Berez, ikasleek ezin dituzte zereginak berbidali kalifikatu ondoren.

Aukera hau aktibatzen baduzu, ikasleek zereginak berbidali ahal izango dituzte kalifikatu ondoren (berriz ere kalifikatzteko). Hau erabilgarria da irakasleak lana hobetzera bultzatu nahi baditu ikasleak prozesu jarrai batean.

Jakina, aukera hau ezin da erabili "Lineaz kanpoko zereginetan".

Abisuak bidali tutoreei e-postaz

(Aukera hau ez da garrantzizkoa Lineaz kanpoko zeregina motakoetan.)

Aktibatzen bada, irakasleek abisua jasoko dute mezu labur baten bidez ikasleek zeregina gaineratu eta eguneratzen dutenean.

Abisua bidalketa jakin bat kalifikatzeko baimena duten irakasleek bakarrik jasoko dute. Horrela, bada, ikastaroak talde ezberdinak baditu, adibidez, talde bateko irakasleek ez dute beste talde bateko ikasleen inguruko informaziorik jasoko.

Jakina, inoiz ez da mezurik bidaliko zereginak lineaz kanpokoa bada, ikasleek horrelakoetan ez dutelako bidalketarik egingo.


Gehinezko tamaina

(Aukera hau Fitxategi bakarra igo motako zereginetan bakarrik da garrantzizkoa.)

Ikasleak igo behar duen fitxategiak gehienez zein tamaina izan dezakeen zehazteko balio du.

Lerro arteko iruzkina

(Aukera hau On line testua motako zereginetan bakarrik da garrantzizkoa.)

Aukera hau aktibatuta, jatorrizko bidalketa atzeraelikadurarako iruzkinean txertatuko da kalifikatzean, on line iruzkinak (agian beste kolore batean) edota jatorrizko testuaren edizioa erraztuz.