Taldea sortu

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Taldea sortu Moodle 1.9n

Taldea sortzeko pausuak:

  1. Taldeen orriko "Taldea sortu" botoian sakatu.
  2. Taldearen ezaugarriak zehaztu (ikus aurrerago).
  3. "Aldaketak gorde" sakatu.


Taldearen izena

Taldearen izena ikastaroko hainbat lekutan azalduko da.

Taldearen deskribapena

Hemen taldearen deskribapen laburra idatzi behar da, bai eta asmoa ere. Deskribapen hau partaideen orrian azalduko da taldeko partaideen aurretik.

Partaide-giltza

Partaide-giltzari esker ikasleek ikastaro jakin batean matrikula egiteko modua izango dute. Partaide-giltza ezarri ahal duzu ikastaroaren ezarpenetan. Taldean matrikulatzeko partaide-giltza ezarriz gero, ikastaroan giltza hori erabilita matrikulatzen dena automatikoki taldearen partaide ere egingo da.

Oharra: derrigorrezkoa da ikastaroaren ezarpenetan partaide-giltza ezartzea eta baita taldean izena emateko giltza ere. Bestela, ikasleek ez dute matrikulatzeko giltzarik beharko. Ikasleek taldean matrikulatzeko partaide-giltza baino ez dute behar eta ez da beharrezkoa ikastaroaren giltza ezagutzea.

Irakokizuna: ziurta ezazu taldearen partaide-giltzaren lehen letra eta ikastaroaren giltzarena berdinak direla. Partaide-giltza idaztean errore mekanografikoa gertatzen baldin bada, lehenbiziko letra berdina izatek pista eman ahal digu.

Irudia ezkutatu

Taldearen irudia ezkutatuz gero, ikastaroko jardueretan ez da irudirik azalduko.

Irudi berria

Taldearen profilean irudia igo ahal duzu edo irudi zaharra berriarekin ordezkatu.

Ikusi halaber