Moodle 1.6 eguneratzea: berrikuspenen arteko aldeak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu
No edit summary
 
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Itzuli gabekoak}}
{{Moodle 1.6}}
{{Moodle 1.6}}
Moodle 1.5.x-etik Moodle 1.6-ra eguneratzeak datu-basearen egituraz gain edukia ere aldatzen duenez, GARRANTZIZKOA da edozein aldaketa egin aurretik hainbat ohar kontuan izatea.
Moodle 1.5.x-etik Moodle 1.6-ra eguneratzeak datu-basearen egituraz gain edukia ere aldatzen duenez, GARRANTZIZKOA da edozein aldaketa egin aurretik hainbat ohar kontuan izatea.

Hauxe da oraingo bertsioa, 15:56, 5 Azaroa 2007 data duena

Moodle 1.6

Moodle 1.5.x-etik Moodle 1.6-ra eguneratzeak datu-basearen egituraz gain edukia ere aldatzen duenez, GARRANTZIZKOA da edozein aldaketa egin aurretik hainbat ohar kontuan izatea.

(GARRANTZIZKOA) Sistemak izan behar dituen ezaugarriak ziurtatu (GARRANTZIZKOA)

Joan Kudeaketa >> Zerbitzaria >> Ingurunea eta aukeratu 1.6 ;-) Bertan jasiko duzu zure zerbitzariak Moodle 1.6 erabiltzeko behar dituenak ba ote dituen adierazten duen txostena jasoko duzu eta zer egin behar duzun izan ezean. Oinarrian zure zerbitzariak PHP 4.3.0 edo aurreragoko bat izan behar du instalatuta (PHP5-rako, beharrezkoa da 5.1.0 bertsioa edo aurreratuagoa), eta MySQL-en 4.1.16 edo bertsio berriagoa behar da (4.1.12 nahikoa da zure guneak latin motako karakterak baino erabiltzen baditu) edo PostgreSQL. Azkartu egingo ditu prozesuak iconv funtzioaren jatorrizko soportea (konpilatzeko unean zehaztu behar da) baina ez da derrigorrezkoa.

Moodle-ren fitxategiak eguneratu

Egin zure Moodle instalazioaren aldiroko eguneraketa, zure datu-baseen segurtasun-kopia egitean ARRETA BEREZIA IZANDA. Erreparatu zure oraingo instalazioari gaineratutako aukerako modulu GUZTIAK sartu dituzun. Horiek ahazten badituzu ezin izango dira modulu horietako datuak UTF8-ra itzuli.

Datu-basearen migrazioa

Derrigorrezkoa ez bada ere, gomendagarria da oso zure datu-basea UTF-8-ra migratzea 1.6.-ra eguneratu bezain pronto. Aurretik, ziurtatu zure ataria egoki dabilen (adib. aukerako moduluak).

Zure guneak hizkuntza bakarra badu, egin aukera hori migraziorako behar den denbora txikitzeko. Bestela, Moodle-k erabiltzaile, ikastaro eta gunearen hizkuntzetan oinarrituta egin beharko du informazio-atal bakoitzaren migrazioa. Prozesagailu eta memoria-baliabide dexente erabiltzen du migrazio-prozesuak eta denbora luzea behar izaten du. Hori dela-eta, ondo aukeratu migrazioa egiteko unea. Egokia izaten da esperimentatzeko gunerik baduzu aldez aurretik probarako migrazioa egitea.

Migrazio-prozesuak Mantenu-moduan utziko du zure Moodle instalazioa (Gunea) eta kudeatzaileek bakarrik izango dute sarbidea. Migrazio-prozesua berriz hasi beharrik ez izateko, gomendagarria php.ini fitxategiko da max_execution_time parametroaren balorea 0 (zero) ezartzea prozesua ez eteteko. Migrazioa bukatu ondoren, bere ohiko balorera itzul daiteke egikaritza-tartearen parametroa. Etengabe gordetzen du migrazio-prozesuak oraingo egoera-parametroa (current state) egin bitartean, eta beraz prozesua berrabiarazi beharko balitz etendako unean hasiko litzateke gutxi gora behera. Hala ere, migrazio-prozesua hasita, bukatu egin behar da beste inork Moodle gunea erabil ahal izateko.

Hizkuntzak

Hizkuntzerako interfaz erabat berria diseinatu da. Datu-basearen migrazioaren ondoren, joan Kudeaketa >> Kudeaketa >> Hizkuntzara eta erabili Hizkuntza inportatzeko baliabidea esteka nahi dituzun hizkuntza-paketeak aukeratu eta eskubiko paneletik aukeratuta zuzenean instalatzeko. Erraz egin daitezke hizkuntza-paketeen eguneraketak eguneraketarako esteka erabilita. Utzi Moodle-ri deskargatzen eta hizkuntzak (hizkuntza-paketeak) instalatzen.

Norberaren hizkuntza-paketeak moodledata/lang direktorioan instalatu behar dira. xx_utf8 erako direktorio batean behar dute egon eta utf8-n kodifikatuta.

xx_utf8 motako hizkuntza-paketeak lokalizatzeko xx_utf8_lokala izena ipini behar zaie, utf8-n kodifikatu behar dira eta moodledata/lang direktorioan instalatu. Direktorioari beste izen bat era jarri ahal zaio, adib. xx_nirepaketea_utf8, baina 'parentlanguage' testua gaineratu beharko duzu moodle.php-n zure lokalizaziotik.

Zure datu-basearen edukiari dagokion hizkuntza-paketea erabili behar duzu beti:

* Jaitsitako instalazioak: lehenik datu-basearen migrazioa, ondoren utf8 hizkuntza-paketeak
* 1.6 instalazio berriak: zuzenean erabili utf8 hizkuntza-paketeak

Ez duzu aurkituko en_utf8 hizkuntza-paketea moodledata/lang direktorioan. moodle/lang direktorioan dago eta ez diozu inongo aldaketarik egin behar. Ez da inoiz eguneratu behar, instalazioaren zati baita. Gainontzeko hizkuntza-paketeak eta Ingelesezko paketearen aldaketaren bat moodledata/lang direktorioan egon behar dute (ingelesezko paketeak en_utf8_local edo en_xx_utf8 eran daude baina baita 'parentlanguage' katearekin ere moodle.php-n).

Aldagaien ezarpenen orrian langlist' ezarpena erabiltzen baduzu, ez ahaztu hizkuntzaren izenak aldatzea xx-tik xx_utf8-ra edo hizkuntzak ez dira zabaltzen den hizkuntzen menuan agertuko.

GARRANTZIZKOA: Gogoratu "locale" aldagaiaren ezarpenak aldatzea "Kudeaketa, Hizkuntza, Hizkuntza-ezarpenak, gunearen locale-a"n dagokion UTF-8aren baloreari Lokalen taulan ikusten den bezala (en.UTF-8 , eu.UTF-8,...). Horrela egoki ikusiko dira zure hizkuntza lokalean ordu eta datak (adibidez, duela gutxiko aktibitatean, foroetara bidalitako mezuetan, e.a)

Ikusi halaber

Moodle-ren eztabaida-foroak:

Kanpoko estekak

  • [1]us3.php.net/iconv