Bidalitako zereginak

MoodleDocstik
Pedro Lonbide (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 09:24, 16 Otsaila 2009
(ald) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ald) | Berrikuspen berriagoa→ (ald)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Bidalitako zereginak ikusteko, ikusi nahi duen zeregina jarduerari sakatu behar dio. Ondoren, sakatu goian eskubi aldean dagoen "Bidalitako 'x' zeregin ikusi" estekari.

Bidalitakoen orriaren deskribapena

Bidalitakoen orriak ondorengo atalak dituen taula du:

  1. Izena eta deitura (argazkiarekin batera)
  2. Kalifikazioa (bidalitako zereginerako)
  3. Iruzkina (zeregina kalifikatzeko feedback-a eremuan idatzitako feedback-informazioa)
  4. Azken aldaketa (Ikaslea) (ikasleak egindako zereginaren azken aldaketaren data)
  5. Azken aldaketa (Irakaslea) (irakasleak egindako zereginaren azken aldaketaren data)
  6. Egoera (hemendik joan zaitezke bidalitako zeregina kalifikatzeko orrira edo, kalifikatuta badago, kalifikazioa edota iruzkina eguneratu)
  7. Amaierako kalifikazioa

Taularen gainean aurkibide alfabetikoa dago, eta horrek lagunduko dizu pantailan agertzen diren ikasleen kopurua txikitzen, hizki bat aukeratuta abizena (edo izena) horrekin hasten direnak bakarrik erakutsiko baititu. Bereziki lagungarria da ikastaro batean ikasle-kopuru handia badago.

Bidalketen zerrenda ordenatu egin ahal eremu jakin batean sakatuta. Eremu batean bi aldiz sakatuta zerrenda bera agertuko da baina atzetik aurrera. Taula luzeegia bada zutabeak konprimitu egin daitezke zutabe bakoitzaren izenaren atzean dagoen Ezkutatu ikonoari sakatuta.

Berez, orriko 10 bidalketa erakutsiko dira, baina hau aldatu egin daiteke orriaren beheko aldean.

Kalifikazioak bidali

Zereginen oinarrizko kalifikazioa

Bidalketa bat kalifikatzeko, sakatu ikasle jakin baten lerroan dagoen Kalifikazioa estekari. Leiho berria irekiko da bertan feedback-a gehitzeko

Ikaslearen zeregina aztertu ondoren, aukeratu zabaltzen den zerrendatik zereginerako kalifikazioa. (Eskala zeregina sortzean ezartzen duzu.) Kalifikazio-eskalaren azpian, lanari buruzko iruzkinak egin ditzakezu. Bukatutakoan, sakatu "Aldaketak gorde" edo "Gorde eta hurrengoa erakutsi"ri.

Zereginen kalifikazio arinak

Agian nahiago izango duzu "kalifikazio arinak" erabili bidalketen orrian behean agertzen den "Utzi kalifikazio arinak jartzen" laukitxoa markatuta. Honek aukera ematen dizu orri bakarrean hainbat zeregin kalifikatzeko, banan banan beste leiho batean egin beharrean. Besterik gabe, gehitu nahi dituzun kalifikazio eta iruzkinak eta sakatu orriaren beheko aldean dagoen "Nire zuzenketa guztiak gorde" botoiari.

Feedback eta kalifikazioen inguruko tutoriala

  1. Sakatu zuzenean bidalketak ikusi nahi dituzun zereginari.
  2. Sakatu Bidalitako zereginak estekari (goian eskubian)
  3. Beste inora joan aurretik, orri honetako hainbat ezarpen arretaz begiratu behar da. Joan orriaren beheko aldera eta bertan ikusiko dituzu: Orriko erakutsi beharreko bidalketa-kopurua eta Utzi kalifikazio arinak jartzen.
    1. Erabilgarria da orriko bidalketa-kopurua handiegia bada eta ez baduzu orri berririk ireki nahi ikasle gehiago ikusteko.
    2. Normalean eskubi aldean dagoen Kalifikatu estekari sakatu behar diozu orri berria ireki, bidalketa ikusi eta nahi duzun feedback-a idazteko. Kalifikazio arinak baimentzen badituzu bidalketak zerrendatzen diren orri berean egin dezakezu hori.
    3. Hauetakoren bat aldatzen baduzi, gorde aldaketake. Aurrerantzerako, Utzi kalifikazio arinak jartzen markatu duzula suposatuko dugu.
  4. Pertsona bakoitzari dagokion lerroan, bidalketarik egin badu, fitxategirako esteka ikusiko duzu. Esteka horri sakatuta nabigatzailearen orri berrian irekiko zaizu (zure nabigatzaileak dokumentua ikusi ahal badu),edo zure diskoan gorde nahi duzun edo zein aplikaziorekin ireki nahi duzun.
  5. Bidalketa ikusita, zabaltzen den menutik aukera dezakezu kalifikazio bat edota zure iruzkinak egin horretarako eremuan.
  6. Hainbat ikaslerekin egin dezakezu hori, baina kalifikazioak ez dira gordeko ikasleen zerrendaren azpian dagoen "Nire zuzenketa guztiak gorde" botoiari sakatu arte. Ez da komenigarri denbora gehiegi luzatzea horretan. Hau egindakoan, feedback-a izan duten ikasle guztiei e-posta bidaliko zaie eurentzako feedback-a dutela jakinarazteko.
  7. Ikasleen zerrenda luzea duzunean era askotara ordena dezakezu, izena, abizena, e.a-aren arabera, zutabe bakoitzaren gainean dagoen esteka urdinari sakatuta. Era erabilgarria da "Azken aldaketa (ikaslea)"-ren arabera ordenatzea (gezia goraka jarrita - hau da, azkena lehenengo) eta hartara azken bidalketak erakutsiko ditu. Bidalketa bat baino gehiago baimentzen baduzu erabilgarria da "Azken aldaketa (ikaslea)"-ren data eta "Azken aldaketa (tutorea)"rena konparatzeko zure azken komentariotik nork bidali duen berriz jakiteko.

Begiratu halaber