Konprimitutako fitxategiak (zip)
MoodleDocstik
Nola konprimitu fitxategi bat
Pausuak
- Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
- Sakatu "Fitxategiak.." "Kudeaketa" blokean.
- Hurrengo leihoan
- markatu konprimitu beharreko fitxategia edo direktorioa.
- Aukeratu zabaltzen den menuan "zip fitxategia sortu" aukera.
- Ondoren konprimitu beharreko edukiaren zerrenda azalduko digu eta sortu beharreko fitxategi konprimituaren izena editatzen utziko digu, sakatu "Sortu zip fitxategia".
- Bukatzeko, konprimitutako fitxategi berria erakutsiko digu.
Iradokizunak
- material oso handiak jaisteko behar den denbora txikitzen du edo fitxategi asko badira lana erraztu egingo du.
- Komenigarria da formatua eta tamaina adieraztea jarduera batekin lortzean, baliabedearen, foraren, zereginaren, e.a.-en deskribapenean.
Nola zerrendatu konprimitutako fitxategia
Pausuak
- Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
- Sakatu "Fitxategiak..." "Kudeaketa" blokean.
- Hurrengo leihoan
- Sakatu "Zerrendatu" aukeratutako fitxategiaren "Ekintza" zutabean.
- Konprimitutako fitxategiaren edukia erakutsiko digu.
- Atzera itzultzeko sakatu OK botoiari.
Iradokizunak
- zip fitxategiaren edukia deskonprimitu gabe ikusten uzten digu.
Nola deskonprimitu fitxategi bat
Pausuak
- Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
- Sakatu "Fitxategiak.." "Kudeaketa" blokean.
- Hurrengo leihoan
- Sakatu "deskonprimitu" aukeratutako fitxategiaren ondoan.
- Deskonprimitu beharreko fitxategiaren edukia erakutsiko digu.
- Sakatu OK botoiari.
Iradokizunak
- zip fitxategiaren edukia zerrendatu ahal dugu deskonprimitu aurretik.
- Ohartu hainbat formatuk editatzeko, deskonprimitzeko edo automatikoki exekutatzeko aukera ematen dutela.